Emaitzak

Paperean egindako azterketen emaitzak azterketa egin eta lau-sei asteko epearen barruan eskuragarri izaten dira. Ordenagailuz egiten diren azterketetan, aldiz, bi asteko epearen barruan. Bestelako emaitzak bi aste hauek pasa ondoren argitaratuko dira.

Banakako hautagaiak

Hautagaiek zuzenean ikus ditzakete bere emaitzak Cambridge English Language Assessment Online Results Service web orrialdearen bidez. Hautagai bakoitzak jasotzen duen ordutegiarekin web honetan sartzeko beharrezkoak diren gakoak bidaltzen dira eta, era berean, hauatagaiek emaitzak argitaratzen hasi direla ohartzeko mezua ere jasoko dute emailez. Mesedez, kontutan izan hautagai bakoitzak bere ordutegiaren orria/mezua mantendu beharko duela bere emaitzak jaso arte.

Ingeles hizkuntzako akademiak

Cambridge English Language Assessment azterketetarako hautagaiak matrikulatzen dituzten akademia guztiek bere ikasleen emaitzak eta Emaitzen txosten bat zuzenean ikusteko aukera izango dute the Cambridge English Language Assessment site for Preparation Centres delako web gunean. Matrikula osatu ostean, bertan sartzeko beharrezkoak diren gakoak jasoko dituzue emailez. Akademia baten bidez izena eman duten hautagaiek Online Results Service zerbitzuan ere izena eman ahal dutela.

Ziurtagiriak

Zure azterketa gainditu baduzu, ziurtagiri bat bidaliko dute zure British Council azterketa zentrora, gutxi gora behera, emaitzak argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan.

Eskola edo akademia baten bidez matrikulatu bazara, zure ziurtagiria bertara bidaliko dute edo, bestela, bertako ordezkari batek jasoko du.

Banakako hautagaia bazara, zure ziurtagiria zure British Council azterketa zentrora bidalia izango da eta han bertan jaso ahal izango duzu zuk zeuk edo zuk baimendutako pertsona batek.

Young Learners

Cambridge English Language Assessment-ek bidalitako sari bat jasoko duzu, non besteak beste, azterketaren atal bakoitzean - Entzumena, Irakurmena eta Idazmena, eta Mintzamena- lortu duzun emaitza azalduko den.

Azterketaren atal bakoitzeko Cambridge ezkutu bat edo gehiago jaso ahal izango dituzu (gehienez bost) eta, beraz, azterketa osorako 15 ezkutu lortzeko aukera izango duzu!

Young Learners emaitzak, gutxi gora behera, azterketa data eta zortzi asteetara argitaratzen dira. Azterketa egiten duten hautagai guztiek sari bat jasoko dute, eta hau zer egin dezaketen horretan zentratzen da (ez egin ez dezaketen horretan). Azterketan parte hartzeagatik ematen den saria da.

Emaitzak Egiaztatzeko Zerbitzua

Emaitzak Egiaztatzeko Zerbitzuak erakundeak, norbanakoak eta agentziak laguntzen ditu 2005. urtetik hona jasotako Cambridge English azterketetako emaitzak baliozkotzen.

Zerbitzu hau doakoa da eta online eskura daiteke. 

Edonork erabil dezake baldin eta hautagaiak horretarako baimena eman badio.

Ziurtagiri gehigarria

2011ko martxotik Cambridge Englishek 'Extended Certification' delakoa igorri dezake. Ziurtagiri honen xedea hainbat hautagaiei Cambridge English azterketan azaldu duten hizkuntza trebetasunengatik aintzatezpen gehigarria ematea da. Era berean, unibertsitate, enplegatzaile eta bestelako erakundeei hautagaien emaitzak zein modutan uztartzen diren Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (HEEEB) modu argiagoan azaltzeko xedea du.

Zure emaitzaren agiria ulertzen

Emaitzen inguruko kontsultak

Lortutako emaitzarekin ados ez bazaude, Cambridge English-ek Emaitzen Kontsultarako Prozedura zorrotza du (ikusi atxikitutako inprimakia behekaldean) azterketako atal guztiak aztertauuak direla bermatzeko eta, hala eskatzen den kasuetan, azterketa berriz zuzentzeko. Zure azterketa berriz zuzentzea nahi baduzu, British Councilaren bidez kudeatu beharko duzu.

Emaitzen Kontsultarako Prozedurak bi etapa ditu:

ETAPA ZEIN DA PROZEDURA?  ZENBAT DENBORA EMATEN DU? ZENBAT BALIO DU?
1. etapa Zuzenketa administratiboa Gutxi gora behera, 4 aste 30€
2. etapa Idatzizko atal guztien berzuzenketa* Gutxi gora behera, 5 aste 

KKET/KETfs/PET/PETfs/BEC Prel: 90€

FCE/FCEfs/CAE/CPE/BEC Van/BEC Hig/ILEC: 120€

FCE/FCEfs/CAE/CPE/BEC Van/BEC Hig/ILEC: 120€

* Mesedez, kontutan izan prozedura hau ezin dela mintzamen probarako aplikatu.

** 2.Etapa eskatzeko hautagaiak lehenengo etapako emaitzak jaso beharko ditu.