Elkartu zaitez British Council Espainako gure zenbait lankideekin. Gure langileria esperientzia handiko pertsonetaz osatuta dago eta Ingelesa irakasteaz, azterketak antolatzeaz eta proiektu kultural eta hezkuntza proiektuetaz arduratzen dira.

Antonio Redondo

Antonio gure azterketa saileko kideetako bat da. Azterketa desberdinetan egiten du lan, IELTS eta Cambridge Englishetik hasita titulu profesional eta unibertsitariotaraino. 2013an, 45.000 hautagai baino gehiagok egin zuten azterketaren bat Espainian osoan zehar ditugun gure egoitza ofizialen batean. Antonio oso lanpetuta izan zen!

Photograph of Antonio Redondo

Carlos Zurita

Carlos edukien ikuskapenaz eta Espainiako web gunearen eta marketing digitalaren estrategien hobekuntzaz arduratzen da. Egoitza desberdinetan diren taldeekin egiten du lan eta arteak, ingelesaren irakaskuntza, zientzia edo azterketak bezalako alor desberdinetan ematen diren ekimen eta proiektu berriak laguntzen ditu.

Carlos Zuritaren argazkia

Carme Puig

Carme gure Bartzelonako kudeaketa taldeko kidea da. Bere zereginen artean, British Councilerako kanpo zein barne jarduerak antolatzea, publizitate kanpainiak koordinatzea eta sustapenerako materialak ekoiztea aurkitzen dira. Katalunian ospatu berri dugun 70. urteurrena eta Bartzelonan burutu den European Regional Policy Dialogue delako ekintzaren antolakuntzaren buru izan da.

Carme Puigen argazkia

Maria Piperides

María gure erakundean den zentrorik handienetako baten kudeaketa taldeko kidea da, British Council Madrid Young Learners. Bere zereginen artean, haur zein nerabeentzat, ondo hornitutako ikasgeletan kalitatezko ingeles ikastaroak antolatzea aurkitzen da.

María Piperidesen argazkia

Maria Ponce

Maríak British Councilaren zereginetan laguntzen du Madrilen IT sistemak, produktuak eta laguntza zerbitzuak kudeatuz. Gainera, ekimen berrien IT esparruan ere egiten du lan Madrilgo taldearekin.

María Ponceren argazkia

Sam Bradford

Sam Ikasketa zuzendariordea da Somosaguaseko British Council zentroan. Egoitzaren eguneroko jardueraren, giza baliabideen, negozio garapenaren eta bere zentroan zaren bitartean zure segurtasun eta osasunaren ardura du. British Councilen bi urte daramatza lanean.

Sam Bradforden argazkia