Bilbao - Ingeles orokorra helduentzat

Zure ingelesa hobetu behar?

Gure ikastaroak zabalik daude 18 urtetik gorako ikasle guztientzat eta hizkuntza-inputak eta trebetasunen praktikak uztartzen dituzte egunerokotasunean eman daitezkeen testuinguru desberdinetan ingelesa konfidantzaz eta zuzentasunez erabiltzeko duzun gaitasuna hobetzeko.

Bilboko zentroan lezio bakoitzak helburu garbiak ditu zure garapenean laguntzeko eta jariotasuna eta zuzentasuna hobetzeko.

Bilboko zentroko ordutegiak eta prezioak 

Gure Ingeles orokorreko ikastaroak hiru hiruhilekotan zehar antolatzen dira ikasturtean zehar. Hiruhileko baterako edo gehiagorako eman ahal duzu izena.

MAILA IRAUPENA PREZIOA (€) hiruhileko bakoitzeko
Pre-Intermediate (A2) 40 ordu 10 astetan zehar

515*

Intermediate (B1.1) 40 ordu 10 astetan zehar

515*

Upper-Intermediate (B1.2) 40 ordu 10 astetan zehar

515*

First (B2) 50 ordu 10 astetan zehar

640*

Advanced 1 (C1.1) 40 ordu 10 astetan zehar

515*

Advanced 2 (C1.2) 50 ordu 10 astetan zehar

515*

Proficiency (C2) 50 ordu 10 astetan zehar

640*

*Kontutan izan ikasle berriek 40€ko izen-emate kuota ordaindu beharko dutela. 

Klaseen ordutegien inguruko argibideetarako, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.

Hiruhilekoen datak:

1. hiruhilekoa: Urria - Abendua 2014 

2. hiruhilekoa: Urtarrila - Martxoa 2015 

3. hiruhilekoa: Apirila - Ekaina 2015 

Zergatik aukeratu beharko nuke ikastaro hau? 

MAILA EGOKIA ZURETZAT

  • Ingeles ikastaroak eskaintzen ditugu maila guztietan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (HEEEB) A1tik C2raino (Elementary-tik Proficency-raino).
  • Gure ikastaroek ikasten ari zaren mailari dagokion zure hizkuntza trebetasunak, zuzentasuna, jariotasuna eta ingelesaren ulermena garatzen lagunduko zaituzte.
  • Gure ikastaroak hiruhileko bakoitzeko helburu garbiak izanik egituratuta daude, modu azkarrean garatu ahal izateko maila batetik bestera eta ingelesarekiko duzun konfidantza eta gaitasuna hobetu ahal izateko.
  • Gure ikasleen ikasketa estiloetara eta beharretara egokitzen diren metodologia desberdinak erabiltzen ditugu. 

Kontutan izan ikasle berri guztiek maila proba bat egin beharko dutela izena-eman aurretik. Maila proba hauek hiruhileko bakoitza hasi aurretik egin daitezke.

Erreserba ezazu maila proba bat Bilboko zentroan. 

ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONEKIN? 

Gure ikastaroek lagunduko zaituzte: 

  • zure trebetasunak garatzen ikasgelako jardueretan 
  • mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena praktikatzen, horretarako ikasgelako jarduera desberdinak eta eguneratutako materialak erabiliko direlarik
  • zure gramatika, hiztegia eta ahoskera hobetzen
  • aho-jariotasuna eta mintzamena praktikatzen taldeka eta bikoteka egingo duzun lanaren bidez irakasleak zure jarduera ikuskatzen duen bitartean.
  • zure garapenaren inguruan hausnartzen, ebaluatutako ariketa eta aholkularitza saioen bidez. 

NOLA EBALUATUKO NAUTE?

Ebaluazio jarraia izango duzu eta zure garapenaren inguruko feedback-a jasotzeaz gain, zein modutan hobe dezakezun aholkatuko dizugu.

ONURA GEHIGARRIAK

  • Liburuak, aldizkariak eta DVDak  maileguz hartu ahal izango dituzu gure liburutegian
  • Ikaskuntzarako hainbat baliabide aurkituko dituzu gure ikasleentzako atarian
  • Cambridge azterketaren bat prestatzen ari bazara, mintegi eta mintzamen probako simulazioetara etor zaitezke
  • Antolatzen ditugun jardueretara etor zaitezke, hala nola, hitzaldiak, film-gauak, irakurketa taldea edota lehiaketak. Lagunekin ere etor zaitezke. 
  • Arbel digitalak eta iPad bezalako puntako teknologia erabiliz ikasteko aukera izango duzu.