Zure langileriaren goratzeetarako, prestakuntza programetan izan den garapena ebaluatzeko edota kontratazioetan hautagaiak galbahetzeko ingeles maila ebaluatu behar baduzu, Aptisek lagun zaitzake.
Aptisek zure erakundea lagun dezake:
- kontratazio prozesuetan hautagaien hizkuntza-trebetasunak ebaluatuz
- zure langileriaren ingeles maila ebaluatuz eta egiaztatuz
- hizkuntza prestakuntza programen garapenenean eman den arrakasta aztertuz
- zure langileak ebaluatuz erakundean gora egin ahal izateko edo atzerriko postuetara joateko.
Aptisek aukera emango dizu:
- azterketa non eta noiz egin aukeratzeko
- azterketa online, paperean edota telefonoz egiteko
- emaitzak 48 orduko epearen barruan jasotzeko
- hizkuntza trebetasun bakarra edo gehiago aldi berean ebaluatzeko
- British Councilen zigilua, zure erakundearena edo biak dituzten ziurtagiriak lortzeko.
Aptisek balio erantsia emango dizu:
- Ingeles hizkuntzaren ebaluazio, irakaskuntza eta ikaskuntzan mundu mailan aintzatespen handia duen erakunde batekin elkarlanean arituko zarelako
- zuzentasuna, kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen dugulako
- zure hizkuntza azterketa beharretrako prezio ezin hobea eskaintzen dizugulako
- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat egiten duten emaitzak lortuko dituzulako.
Aptis azterketaren eredu osoa eskuratu nahi baduzu, arren, jar zaitez harremanetan gurekin aptis@britishcouncil.es helbidera idatziz zure buruaren gaineko informazioarekin batera (izen-abizenak, erakundearen izena, langile kopurua, web orrialdea, telefonoa, etab.). Atsegin handiz lagunduko zaituztegu.