ZER DA APTIS FOR TEENS?

  • Aptis for Teens British Councilek garatu duen ingeles hizkuntzaren ebaluaziorako tresna da eta bereziki diseinatuta dago 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
  • Proba familiarragoa egiteko, gazteei ezagunak dituzten gai eta egoeren inguruan galdetzen zaie, hala nola: sare sozialak, etxerako lanak, eskolako jarduerak eta kirolak... Hizkuntza gaitasuna ebaluatzeko modu berritzaile honek aukera ematen die hautagaiei bere benetako maila azaltzeko soilik ingeles hizkuntzan duten gaitasunean zentratu behar direlako.
  • Aptis for Teens proba egun indarrean diren hezkuntza sistemetan barnera daiteke eta, modu horretan, ikasleen ingeles maila modu eraginkorrean neur daiteke denboran zehar.
  • Eskolak, hizkuntza-eskolak eta erakunde pribatu zein publikok erabaki dezakete  proba ordenagailuz egin nahi duten ala, ostera, nahiago duten ohiko papereko bertsioa egitea.
  • Ebaluaziorako modu dibertigarri eta modernoa, Aptis for Teens XXI. mendeko proba da XXI. mendeko gazteei bideratuta.

NORK ERABIL DEZAKE?

  • DBH eta batxilergo eskolek 
  • Mundu osoko Hezkuntza Ministerioek 
  • Hizkuntza eskolek
  • Tutore edo irakasle pribatuek 
  • Eskola elebidunek

ZERGATIK AUKERATU APTIS FOR TEENS?

  • Aptis for Teens zure ikasleak trebatzen lagunduko dizu. Proban lortutako emaitzek HEEEB maila emango dute aztertuko gaitasun bakoitzeko eta mila orokor bat lau gaitasunak aztertu behar badituzu.
  • Ikasleak lortu beharreko gaitasun mailaren arabera trebatzeko aukera izango duzu eta baita bere garapenerako landu behar dituzten gaitasunak ere.
  • Zure ikasleak nazioarteko aintzatespena duen IELTS bezalako proba bat egiteko edota atzerriko ikasketa programetan prest diren ala ez erabaki ahal izango duzu.
  • Aptis for Teens probak ikasketa programak ebaluatzeko eta denbora tarte zabalen zehar zure ikasleek lortutako garapena neurtzen lagun zaitzake.
  • Aptis for Teens Four Skills British Councilaren bermea du. 
  • Aptis for Teens malgua da: zuk aukera dezakezu zuri edo zure erakundeari hobekien datorkizuen data.

“Ez dut inoiz horrelako probarik egin; egia da zertxobait zaila izan dela baina merezi izan du.” 

“Ordenagailuz izan denez ez du hainbeste denbora eskatzen; entzumen froga argia da eta falta den  denbora adierazten dizu.”

Malgutasuna emaitzak ematen dituen gure zerbitzura ere zabaltzen da, horiek taldeka zein banaka eskaini baitaitezke.

Ebaluatzen den trebetasun bakoitzeko mailakatutako puntuazio bat (0-50) ematen da eta hau erabil daiteke hautagai indibidualak bere ikas-taldearekin alderatzeko eta, era berean, bere garapena neurtzeko proba errepikatzen ari badira. Aipatu mailakatutako emaitzarekin batera Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin (HEEEB) baliokidetasuna duen emaitza bat ere lortzen da ebaluatutako trebetasun bakoitzeko. Lau trebetasunak ebaluatzen badira HEEEN emaitza orokor bat jasoko duzu.

TESTIGANTZAK

Mallorcako Palmako Eskola  - Kanariar Uhartetako Puerto Rosario eskola