Aptis aparteko ingeles hizkuntzarako ebaluazio sistema moderno eta malgua da eta mundu osoko norbanako eta erakundeen behar desberdinak asetzeko diseinatuta dago.
British Councileko hizkuntza-ebaluazio adituek garatu dute Aptis eta hizkuntzalaritza aplikatuaren azken berrikuntzak barneratzen ditu.
Aptis helduei (+16) zuzendutako ingeles hizkuntzarako azterketa bat da eta hizkuntza honen lau trebetasunetan - mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena- duzun maila ebaluatzeko erabil daiteke. Era berean, trebetasun bakarra edo bi trebetasun soilik ebalua daitezke, adibidez, irakurmena eta entzumena (gramatika eta hiztegia osagaiekin konbinatuta) eta emaitzak 48 orduko epearen barruan jasotzen dira.
Azterketa adituek garatua eta ebaluazio esparruan izan diren azken berrikuntzetan oinarrituta, Aptis ingelesezko irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena ebaluatzeko modurik bizkorrena da.
Ohiko galderak esteka honetan aurkituko dituzu.
Galderaren bat baduzu gure Aptis taldearentzat, atsegin handiz lagunduko zaitugu. Arren, bidali mezu bat: Azterketa zentroak
Zer ebaluatzen da?
Aptisek aukera ematen dizu hizkuntza trebetasun guztiak edo bakar bat ebaluatzeko. Zuk aukeratzen duzu.
Azterketa atal nagusi batean oinarritzen da (gramatika eta hiztegia) eta haul au hizkuntza trebetasunekin batera edo desberdinduta konbina daiteke. Bestelako atalak osagarri gehigarri gisa eskura daitezke. 15 konbinazio daude aukeran.
AZTERKETA ATALAK | IRAUPENA (Aptis General) | PUNTUAZIOA (Aptis General) | ARIKETAK (Aptis General) |
---|---|---|---|
Gramatika eta Hiztegia | 25 minutu | 0-50 | 50 galdera (25 + 25) |
Mintzamena | 12 minutu | CEFR: A1 -C / 0-50 | 4 ariketa |
Idazmena | 50 minutu | CEFR: A1 -C / 0-50 | 4 ariketa |
Entzumena | 40 minutu | CEFR: A1 -C / 0-50 | 25 galdera |
Irakurmena | 35 minutu | CEFR: A1 -C / 0-50 | 4 ariketa |
Aptis puntuazioa
Hautagaiak trebetasun bakoitzean lortu duen emaitza Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuarekiko (HEEEB) esleitzen da. Aptis hautagaiek 0 eta 50 arteko puntuazio bat jasoko dute gramatika eta hiztegia atalarekiko, eta beste 0 eta 50 arteko puntuazioa eta HEEEB maila (A1-C) burutu duen hizkuntza trebetasun bakoitzarekiko. Era berean, HEEEB maila orokor bat ere jasoko dute. Honek guztiak hautagaiak ingelesan duen mailaren profil osoa osatuko luke.
Ikusi jasoko duzun Aptis emaitzen txostenaren adibidea:
- Aptis General emaitzen txostenaren adibidea eta banda deskribatzailea.
- Aptis Advanced emaitzen txostenare adibidea eta banda deskribatzailea.
Hemen duzu dokumentu bat, non Aptis emaitzak nola funtzionatzen duen azaltzen dugun.
Beraz, bai kontrataziorako, bai langileriaren garapen eta trebakuntzarako, ingeles azterketa baten beharra baduzu, Aptis da zure aukera egokiena.