IELTS (International English Language Testing System) munduan den ingeles azterketa hedatuena da. Urtero, bi milioi azterketa baino gehiago burutzen dira mundu osoan zehar.

IELTS egiteak ateak zabaltzen ditu  -  IELTS azterketak mundu osoan zehar bizitzeko, ikasteko eta lan egiteko aukera ematen dizu. 140 herrialde desberdinetako 9000 erakunde baino gehiagok aintzat hartzen ditu IELTS azterketan lortutako emaitzak, gobernu, akademia eta lan erakundeak barne.

IELTS da migrazio xedetarako, horrelako ziurtagiri bat eskatzen duten herrialde guztietan onartzen den ingeles azterketa bakarra.

Erresuma Batuan bizitzeko edo bertara joateko bisa eskatzeko asmoa baduzu, IELTS onartzen diren Ingeles Azterketen zerrendan aurkitzen da. Honen inguruko argibide gehiago aurki dezakezu gure IELTS Erresuma Baturako Bisa eta migrazioa atalean.

Eman-izena orain IELTSerako.

IELTS British Council, IDP: IELTS Australia eta Cambridge English Language Assessment erakundeek kudeatzen dute.