©

British Council

Merezi duzun emaitza lortu nahi baduzu, azterketa aldez aurretik prestatu beharko duzu. Ahalik eta ingeles gehien ikasten saiatu behar duzu, baina, era berean, azterketa egunean zer egin beharko duzun jakin beharko duzu. Hona hemen ahalik eta emaitza hoberena lortzeko aholku batzuk:

Arrakastarako aholkuak

  • Azterketaren nondik norakoak ezagutzen dituzula ziurtatu, horrela ez duzu sorpresarik hartuko azterketa egunean. 
  • Praktikatu galdera ereduekin eta ikusi ebaluaziorako zein irizpide erabiltzen diren.
  • Grabatu zaitez ingelesez hitz egiten edo IELTSeko mintzamen frogak egiten. Ondoren, grabazioa entzun eta begiratu noiz jartzen zaren urduri, noiz errepikatzen dituzun hitzak, noiz egiten dituzun akatsak edota noiz hitz egiten duzun azkarregi - horiek baitira mintzamen frogako lau ardatzak.
  • Entzumen, irakurmen eta idazmen frogetan azpimarratu galderetan azaltzen diren hitz garrantzitsuenak: ziur izan erantzunetan zehazki zer jarri behar den. Era berean, idazmen frogan ondo planifikatu zure idatzia idazten hasi aurretik.
  • Ikasi eta identifikatu sinonimoak (esanahi bera duten hitz desberdinak). Entzumen eta irakurmen frogan, sarritan, galderetan hitz nagusi bat dela ikusiko duzu; ondoren, testuan/entzungaian esanahi bera duen beste hitz bat irakurri/entzungo duzu - lotura horiek egin beharko dituzu. Sinonimoak erabiltzea ere oso erabilgarri izango zaizu mintzamen eta idazmen frogetan zure hiztegiaren aniztasuna azaltzen duelako.
  • Entzumen eta irakurmen frogetan ematen dituzun erantzunak errepasatu. Ziurtatu emandako jarraibideak jarraitu dituzula, bestela puntuak galduko dituzu.
  • Azterketa eguna baino lehen ondo deskantsatu. Azterketara garaiz eta denbora nahikoarekin aurteztu beharko duzu. Berandu iristen bazara ezin izango duzu azterketa behar bezala burutu.

Aholku eta argibide gehiago nahi izanez gero, irakurri ahal duzu gure IELTS azterketa egunerako aholkuak eta deskargatu IELTS Hautagaientzako informazioa (PDF 933kb) liburuxka.