CAMBRIDGE TKT
©

British Council

Teaching Knowledge Test (TKT) azterketak ingelesa ama-hizkuntza ez duten ikasleei ingelesa irakasteko beharrezkoak diren trebetasunak aztertzen ditu. Adin eta gaitasun desberdineko talde guztietako irakasleentzat egokia da. Azterketa modulu desberdinak daude. 

Nork egin beharko luke azterketa hau? 

TKT azterketak hizkuntza irakaskuntzan nazioarte mailan onartuta dagoen prestakuntza ematen dizu. Prestakuntza hau egokia da irakasle hasi berria bazara eta esperientzia eta konfidantza bereganatu nahi baduzu, esperientzia handiko irakaslea bazara eta esparru zehatz batean trebatu nahi baduzu edo ingelesa irakasten hasi berria bazara. 

Gainera, TKT azterketa oinarri ezin hobea da ingeles hizkuntzaren irakaskuntzarako bestelako prestakuntza egiteko asmoa baduzu, hala nola, CELTA edo Delta. 

Ez duzu inolako ingeles prestakuntza formala behar azterketa egiteko.

Zein modulu egin daitezke?

Edozein TKT modulu egiteko aukera duzu, konbinatuta edota bakoitza bere aldetik. 

1-3 modulu zentralak

  • TKT 1. modulua: Hizkuntza-irakaskuntzarako esperientzia. 
  • TKT 2. modulua: Hizkuntza-irakaskuntzarako plangintza 
  • TKT 1. modulua: Ikasgelaren kudeaketa

Espezialistentzako moduluak

  • TKT Edukia eta Hizkuntza Barneratutako Ikaskuntza (CLIL)
  • TKT Ikasle gazteak (YL)

Cambridge English azterketa Espainian

Nola eman izena Espainian TKT azterketa egiteko.

Espainian TKT azterketak noiz eta non burutuko diren eta modulu bakoitzaren prezioa.

Modulu bakoitza 80 galderaz osatzen da eta 80 minutuko iraupena du. 

TKT azterketan lortutako emaitzak zure azterketa zentrora bidaltzen dira, gutxi gora behera, azterketa egin eta bi astetara. Zure emaitzan ez dago gai edo ez gai emaitzarik; emaitza puntu urkila baten bidez adierazten da. 1 urkilak emaitzarik baxuana adierazten du eta arlo horretan ezagutza eta trebezia mugatua duzula adierazten du. 4 urkila, berriz, emaitza altuenari dagokio eta ezagutza eta trebezia egokia duzula adierazten du.

Ikusi hau ere

Kanpoko estekak