Cambridge English: Starters 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzentzen diren Cambridge English: Young Learners (YLE) azterketetako lehen azterketa da. Azterketa honek zure seme-alaba adin txikietatik ingelesa ikastera eta hizkuntza-azterketekiko jarrera positiboa izatera animatuko du.
Prestakuntza maila: Atarikoa.
Nork egin beharko luke azterketa hau?
Azterketa hau egiten ohi duten hautagaiak 7 eta 8 urte bitarteko haurrak izaten dira. 100 ordu inguruko ingeles ikasketak behar dira azterketara aurkezteko.
Azterketan, zure seme-alabak honako hau egiteko gai izan beharko du:
- koloreak ezagutu ingelesez
- bere pertsonari buruzko oso galdera errazak erantzun
- oinarrizko galderak hitz bakar batekin erantzun.
Zer gertatzen da nire seme-alabak azterketa hau egiten duenean?
Azterketa honetan ez dago gai edo ez-gai bezalakorik. Zure seme-alabak, gehienez, bost ezkutu lortu ahal izango ditu azterketaren atal bakoitzean. Lortzen dituen ezkutu kopurua emango zaion ziurtagirian islatuko da. Ziurtagiri hau azterketa egin eta, gutxi gorabehera, hilabete bateko epean jasoko du.
ENTZUMENA |
IRAKURMENA ETA IDAZMENA |
MINTZAMENA |
---|
20 min Gehienez 5 ezkutu |
20 min Gehienez 5 ezkutu |
3-5 min Gehienez 5 ezkutu |