Customer Services
©

British Council

Nola matrikulatu gurekin 

Zure edo zure seme-alabaren beharretara hobeto egokitzen den ikastaroa aurkitzeko laguntza behar duzu? Jarraitu urrats samur hauek zure ingeles maila lehen egunetik hobetzen hasteko.

1.URRATSA: HITZORDUA ERRESERBATU

Ingeles hizkuntzarekin duzuen helburua lortzen laguntzeko, lehenik eta behin, ezagutu behar zaituztegu.

2 eta 7 urte bitarteko haurrak

2 eta 7 urte bitarteko haurrek ez dute mailaketa probarik egin behar. Zentroaren eta gure eskolen inguruan argibide gehiago izan nahi badituzu, hitzordu bat erreserbatu ahal duzu eta gure lankideek zure seme-alabaren ikaskuntzaren inguruko orientazioa eskainiko dizute. Hitzordu bat erreserbatzeko aukeratu jarraian azaltzen diren esteketan egokien duzun hiria.

NIÑOS A PARTIR DE 8 AÑOS Y ADULTOS
 

Mailaketa proba egiteko hitzordua erreserbatzeko, aukeratu zentro bat: 

BARCELONA 

BILBAO

MADRILGO AUTONOMIA ERKIDEGOA 

ALCOBENDAS

LAS ROZAS

MADRID-CHAMBERÍ

SOMOSAGUAS

VILLAVICIOSA DE ODÓN

PALMA

SEGOVIA

VALENCIA

2.URRATSA: MAILAKETA PROBA

Zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa eskaini ahal izateko, zuen ingeles maila jakin behar dugu.

8 eta 17 urte bitarteko ikasleak -

  • Etorri zure seme-alabarekin gure zentrora hitzordua duzun egunean eta 45 minutu inguruko iraupena duen mailaketa proba bat egingo diogu

  • Ingeles hizkuntzaren irakaskuntzan aditua den pertsona batek adinaren eta mailaren arabera egokien den ikastaroa gomendatuko dizue.

18 urtetik gorako helduak -   

  • Egin 30 minutu inguruko iraupena duen idatzizko mailaketa proba online. Zentroan hitzordua erreserbatu ostean zure posta elektronikora bidaliko dizugun esteka jarraitzea besterik ez duzu.·       
  • Bertaratu zentroan hitzorduaren egunean eta orduan. Bertan, 15 minutu inguruko iraupena duen ahozko mailaketa proba bat egingo dizugu eta aurretik burutu duzun online probaren emaitzak ere jasoko dituzu.
  • Ingeles hizkuntzaren irakaskuntzan aditua den pertsona batek izan ahal dituzun zalantzak argitzen lagunduko dizu eta ingeles hizkuntzaren inguruan dituzun helburuak lortzeko jarraitu behar duzun ibilbidearen inguruko aholkuak emango dizkizu.

3.URRATSA: BEZEROEN ARRETA

Gure lankideek izan ditzakezun zalantzak argitzen lagunduko zaituzte eta, aldi berean, zure ikastaroa ordaintzeko aukeran diren ordainketa moduen berri emango dizute. Matrikulatuta zaude!