Azken hilabeteetan azterketetako gure zuzeneko jarduerari berriro heldu ondoren, gure zentroek ateak irekiko dituzte irailean, 2020-21 ikasturteari dagozkion eskolak hasteko. Kultura-jarduerei dagokionez, berriz, online ekitaldien antolakuntzari emango zaio lehentasuna.

Jarraian, Espainian dugun hezkuntza- eta kultura-eskaintzako berrikuntzak zehazten dizkizuegu:

AZTERKETAK

Azterketak egiten ari gara berriro Bartzelonako, Bilboko, Madrilgo eta Valentziako zentroetan eta beste hainbat lekutan ere, adibidez, Andaluzian eta Palma de Mallorca. 

Ikusi hemen non eta noiz egin ahal duzun zure Aptis, Cambridge, IELTS edo azterketa profesionala/unibertsitarioa. Gure azterketa saioetan hartzen diren osasun eta segurtasun neurrien inguruko informazio ikusi ahal duzu hemen

INGELES ESKOLAK / TEACHING CENTRES 

Gure hezkuntza zentroak irailaren 7 eta 14 bitartean zabalduko dira gure ikasleek matrikulazio izapideak egin ditzaten eta, irailaren 30etik aurrera, asteazkena, zuzeneko eskolekin hasteko.

Gure matrikulazio- eta hezkuntza-jardueraren kudeaketarako neurri zorrotzak ezarri ditugu eta, hala behar izanez gero, zuzeneko eskoletatik online eskoletarako trantsizioa modu azkarrean burutuko litzateke.

Helduentzako gure ikastaroek zuzeneko zein online eskolak eskaintzen dituzten eskaintza malgua eskatzen duten ikasle horientzat. Gainera, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasgelan hasitako ikaskuntza osatu ahal izango dute English Extra Online-kin, sarean den jarduera osagarrien gure programa.

BRITISH COUNCIL SCHOOL

British Council School-ek (Somosaguas eta El Viso) irailean irekiko ditu ateak eskolak hezkuntza ziklo desberdinetan hasteko, hezkuntza eta osasun arloko agintari eskudunek emandako egutegiaren, irakaskuntza modalitatearen eta segurtasun neurrien arabera. Zalantzaren bat izanez gero, harremanetarako orri honetan erantzungo zaie zure eskaerei. 

KULTUR-JARDUERA

Gure kultura-jarduera egun den osasun-egoerara egokitu dugu eta ikasturte akademiko berrian zehar, online ekitaldien programazioari lehentasuna ematen jarraituko dugu. Horien guztien berri izan ahal duzu gure Arte buletinaren bidez. Izena eman ahal duzu hemen doan.

ERRESUMA BATUAN IKASI

Bisitatu gure ‘Erresuma Batuan ikasi’ atala, Covid-19ren osasun-krisiaren eta Erresuma Batuaren Europar Batasuneko irteeraren testuinguruan, Espainiako ikasleek kontuan izan behar dituzten berrikuntza guztien berri izateko.

INGELESA ETXETIK IKASI – DOAKO BALIABIDEAK

#AprendoconBritishenCasa ekimenaren bidez, publikoaren esku jartzen dugu (ikasleak, ikasleen gurasoak, irakasleak azterketaren bat prestatu nahi duten hautagaiak, etab.) ingelesa etxean ikasten jarraitzeko baliabide srta zabal bat. Aldizka, orrialdea eguneratuko dugu baliabide berriekin. Nahiago baduzue, gure asteko buletinera harpidetu ahal duzue baliabide berrien inguruko informazioa jasotzeko.

Gainera, RTVE eta Hezkuntza eta lanbide Heziketa Ministerioaren ‘Aprendemos en casa’ ekimenarekin elkarlanean aritzen gara, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako hezkuntza-materialak utziz. Bideoak La 2 eta Clan TV kateetan emitituko dira Internetera konektatzeko zailtasunak dituzten familiei ingeles hzikuntzaren ikaskuntza errazteko.

IKASLE, HAUTAGAI, ERABILTZAILE ETA HIRITARREN ARGIBIDE-ESKAERAK 

Bezeroen Arretarako gure zerbitzuak lanean jarraituko du hello@britishcouncil.es posta-elektronikoaren bidez.

KAZETARIEN ARGIBIDE-ESKAERAK

Gure prentsa departamentuak hedabideen eskaerak erantzungo ditu prensa@britishcouncil.es posta elektronikoaren bidez.

---

Osasun-larrialdi egoera honetan, British Council Españak, eta bere langileen zein herrialde honetako hiritarren Osasuna babesteko, estatu- eta toki-erakundeekin elkarlanean jarraituko du Covid-19 Coronavirusaren barreiaketaren erauztea ahalbidetzeko abian jar daitezkeen neurri zein gomendio guztiak ezartzeko.

Aldez aurretik zure laguntza eskertu nahi dizuegu. Zuen osasuna gure lehentasuna da.
Edozein aldaketa izatekotan horren berri emango genizueke.

British Council