Hezkuntza Agente bat edo kide bat jendea informatzen
©

British Council

British Councilek Erresuma Batuko erakundeak ordezkatzen dituzten kalitatezko ordezkariekin lan egiteko konpromisoa du. Gure lana ordezkari, aholkulkari, kontseilari, eta zentro kontsultariekin kalitatea, profesionaltasuna eta zuzentasuna sustatu eta laguntzen du.

British Councilek ordezkarientzat duen prestakuntza programak bi maila ditu:

  • British Council Foundation Ziurtagiria Ordezkarientzat
  • British Council Advanced Ziurtagiria Ordezkarientzat

Ordezkarien prestakuntza Espainian jasotzeko eskaera

Gure trebakuntza eskaintza nagusia berrikuste prozesuan da eta urte amaiera inguruan eskainiko diren trebakuntza aukeren inguruko argibide gehiago izango dira. Bitartean, doako onlike ikastaro bat eskaintzen ari gara, nazioarteko ikuspegi batetik, aholkularientzat, hezitzaileentzat eta eragileentzat Erresuma Batuko hezkuntzaren inguruan ikuspegi orokor bat ematen duena, hain zuzen ere. Argibide gehiago hemen.

Zeintzuk dira prestakuntza programa hauen onurak?

  • Kalitate eta profesionaltasunarekiko konpromisoaren aintzatespena.
  • Erresuma Batuko hezkuntza erakundeen artean aintzatetsia den ziurtagiri baten kalitatea.
  • Prestakuntza arrakastaz burutu dela frogatzen duen ziurtagiria.  
  • Prestaketa hau jaso duten ordezkarien zerrendan azaltzeko aukera.