General English
©

British Council

Hautsi hizkuntzaren hesia Ingeles Orokorreko ikastaroekin

Gure Ingeles Orokorreko ikastaroekin zure ingelesezko hizkuntza gaitasunak hobetuko dituzu (mintzamena, idazmena, entzumena eta irakurmena) ikasteko, lan egiteko eta hizkuntza horretan harremanak izateko nahi duzun bakoitzean. 

Unibertsitate ikasleak - ingeles hizkuntzan duzun konfiantza maila sendotzen lagunduko zaitugu hizkuntz horretan ikasketak buru ditzazun

Profesionalak - garatu zure ingeles gaitasunak zure ibilbide profesionalean aurreratzeko. 

Ikastaroaren laburpena

Iraupena: 4-12 aste

Mailak: hasiberritik aurreraturaino (A1 - C2)

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan

Ikastaro honekin:

  • hainbat egoeratan hitz egiteko erraztasuna bereganatuko duzu 
  • zure hiztegia sendotu eta zabalduko duzu
  • benetako idazketa atazetan hizkuntza erabiltzeko zehaztasuna hobetuko duzu. 
  • Ahoskera perfekzionatu eta testuinguru zehatz batean zure gramatika-ulermena garatuko duzu. 

Zure ikaskuntzaren emaitza

Gure Ingeles Orokorreko ikastaroak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan (HEEEB) jasotako mailen arabera irakasten dira. Gure eskolekin zure trebetasunak eta ulermen eta espresio gaitasunak hobetuko dituzu, zure maila edonolakoa dela ere: oinarrizkoa (A1 eta A2), ertaina (B1 eta B2) edo aurreratua (C1 y C2). 

Ikusi ingelesez zer egiteko gai izango zaren maila horietako bat lortzen duzun bakoitzean.

Zure ikasketa aukerak

Gure Ingeles Orokorreko ikastaroak 30 ordukoak izaten dira. Programa trinko baten bila bazabiltza, hiruhileko bakar batean 40 eta 90 orduko ikastaroak ere eskaintzen ditugu.

Ikusi zure hirian diren aukerak, ordutegiak eta prezioak

Bilbao