Bartzelonan, Bilbon, Las Rozasen, Madrilen, Somosaguasen, Villaviciosan, Mallorcako Palman eta Valentzian eskaintzen diren gure aurrez aurreko ikastaroek zure helburuetan aurrera egiteko behar duzun guztia eskainiko dizute: zure ingeles maila hobetu, azterketa baterako zure burua prestatu edo behar duzun ziurtagiria lortu. Guk lagunduko zaitugu.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Ordutegi finkoa ikasturte osoan zehar, irakasle berarekin eta ikaskide berdinekin.
  • Ebaluazio jarraia. Zure irakasleak zure ikaskuntza prozesu osoan zehar gidatuko zaitu.
  • Aurrez aurreko eskolak, dinamikoak eta interaktiboak, ingeles hizkuntzaren alde ezberdinak lantzeko.
  • Ingeleseko irakasle adituak eta kualifikatuak, nazioarte mailan aintzatespen handia duen metodo eraginkor batekin. 

Zergatik gurekin?

  • 80 urte baino gehiagoko esperientzia dugu ingeles hizkuntzaren irakaskuntzan eta munduko 100 herrialde baino gehiagotan lan egiten dugu.
  • Zure ikaskuntzarekiko konpromisoa dugu: British Council harreman kulturaletarako eta hezkuntza aukeretarako Erresuma Batuko nazioarteko erakundea da.
  • Gure xedeetako bat mundu osoko pertsonen hezkuntza aukerak handitzea da. Ingeles maila ona lortzea horren barruan dago.
  • Urtero, ingelesa irakasten diogu 400.000 ikasleri baino gehiagori mundu osoan.
  • Gure ingeles ikastaroak bereziki diseinatuak izan dira hezkuntzan adituak diren 50 aditurekin baino gehiagorekin osatutako talde batengatik.

Iraupena

30 orduko hiruhileko ikastaroa (3 ordu astean ordutegi finkoarekin) honako data hauetan:

  • Urria-abendua
  • Urtarrila-martxoa
  • Apirila-ekaina

 

Mailak

Oinarrizko mailatik hasita (A2) mailarik aurreraturaino (C2). Zentro bakoitzean erabilgarritasuna galdetu.

Zer ikasiko duzu

General English ikastaroen eta Cambridge azterketak prestatzeko berariazko ikastaroen artean aukera dezakezu.

Ikuspegi dinamiko eta komunikatiboa 

Gure eskolen ikuspegi komunikatiboari esker hizkuntza bereganatu ahal izango duzu modu eraginkorrago batean. Ingelesa modu dinamikoan eta interaktiboan erabili ahal izango duzu beharrezkoa duzun trebetasuna lortzen lagunduko dizuten jarduera ezberdinen bidez.

Ingelesa bizitza errealerako

Bidaiatu, ikasi eta lan egin nazioarteko ingurune batean hizkuntzaren oztoporik gabe. Gure hiruhileko ikastaroekin hori lortzeko tresnak izango dituzu.

Adituek garatutako eta irakatsitako metodoa

Nazioarte mailan aintzatespena duten ziurtagiriak dituzten esperientzia handiko ingeles irakasleak ditugu. Horrek jasoko duzun irakaskuntzaren kalitatea bikaina izango dela bermatzen digu.

 

Non irakasten dira eskolak. Prezioak eta ordutegiak

Ikastaroak honako zentro hauetan irakasten dira. Aukeratu zurea prezioen eta ordutegien inguruko informazioa ezagutzeko.

 

English Extra

Osatu zure ikaskuntza gure doako English Extra programarekin. Eskoletan ikasitakoa sendotzeko hainbat jarduera eta ariketa aurkituko dituzu bertan.

Ingelesa serio hartzen dugu

Gure diru-sarrera guztiak hezkuntza- eta kultura-proiektuetan inbertitzen ditugu mundu osoan zehar. Horrek ingelesaren irakaskuntzaren onena eskaintzeko aukera ematen digu.