Alumno estudiando inglés con los MOOC

Gure online ikastaro ireki eta masiboak FutureLearn britaniar plataformarekin lankidetzan garatzen ditugun doako programak dira eta horiei esker mundu osoko ikasleek ingelesa ikasten eta britaniar kulturaren inguruan gauza gehiago ezagutzen jarrai dezakete linguistikatik haratago doazen ikuspegien bitartez

Era berean, irakasleek euren garapen profesionalean aurreratzen jarraitzeko aukerak eskaintzen ditugu. Hauek dira une honetan izena emateko zabalik dauden ikastaroak:

Ikasleentzat eta irakasleentzat

Exploring English: Shakespeare

Hobetu zure ingeles hizkuntzako gaitasunak Shakespearen bizitza eta lana ezagutuz. Ikastaroaren materialen barruan mundu osoko adituen eta aktoreen testigantzak aurkituko dituzu eta horiei esker zuren entzumena landu ahal izango duzu. Ezagutu antzerkigile bikain horren lanean jasotzen diren gai unibertsalak eta baita ingeles hizkuntzan sartu zituen esamoldeak, oraindik erabiltzen jarraitzen direnak.

Ikasleentzat

English for the Workplace

Ikastaro hau bere aukera profesionalak hobetzeko ingeles hizkuntzan dituzten gaitasunak hobetu nahi dituzten ikasleentzat bideratuta dago. Ikasleek bideoak eta audio grabazioak erabiltzeko aukera dute. Horietan, protagonistak lan bila edo lan eske izaten dira, lan-elkarrizketetarako prestatzen dira edo herrialde desberdinetako lankideak dituen enpresa batean hasten dira lanean.

Irakasleentzat

Teaching for Success: Lessons and Teaching

Ingeles irakasle bezala dituzun gaitasunak zabaldu nahi badituzu: hau da zure ikastaroa. Lau astetan zehar baliabide berriak ezagutuko dituzu eta zure irakurgaiak eta eskolak planifikatzen lagunduko dizuten gaitasunak garatuko dituzu. MOOC hau Teaching for Success: Practices for English Language Teaching programaren barruan dago; bertan, gure irakasleentzako trebakuntza profesionalerako markoaren barruan barneratuta dauden 12 gaitasunetan sakontzen da. 

Language assessment in the classroom

Ingeles hizkuntzaren ebaluazioak gero eta garrantzitsuagoak dira mundu osoan zehar garatzen diren hezkuntza-politiketan. Ikastaro honen bidez egun diren ebaluazio mota ezberdinetako irakasleen arteko ulermena eta horiek ikasgelan nola aplika daitezkeen sustatu nahi dugu.