LearnEnglish Pathways
©

British Council

LearnEnglish Pathways (LEP) autoikaskuntza interaktiborako online programa bat da.

Programa hau, progresiboki bere zailtasuna handitzen duten zortzi maila edo Pathways desberdinetan banatuta dago (Elementary 1etik hasita Upper-Intermediate 2raino). LEPek dituen zortzi maila hauek Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (HEEEB) 4 maila hartzen dituzte bere barne, hasiberritik maila aurreraturaino (A1-B2).

Testuinguru eta egoera desberdinetan praktikatuko duzu: lan elkarrizketak, negozioak, família, pertsonen deskribapena, história, bidaiak, jatetxeak, janzteko arropak, helbideak, zaletasunak, jaialdiak, abentura, legeak, oporrak, gutuneria, teknologia, etxe-aldaketak, hondamendiak, janaria, bizitza estiloak, kultura...

Izena ematerakoan, programa osatzen duten edukien lagin baterako sarbidea emango dizugu. Maila bakoitzeko unitate oso bat eskuratu ahal izango duzu zailtasun maila desberdinak proba ditzazun.

Bertsio osoa eskura dezakezu, orain, eta hiru hilabetez, 50e + BEZaren truke.

Gainera, Madrilgo Erkidegoko Gazte-txartelaren jabe bazara, 20€ prezioa berezia izango duzu.