Ingelesa ikasteko modu eraginkorra eta erosoa: Horixe da eskaintzen dugun La Salle ikastetxean. Lau urteko haurretatik hasita zure beharretara egokituko den ikastaroa eskaini ahal dizugu.
Ingelesesko klaseak baino askoz gehiago - English Extra
British Council Bilbaoren eskaintza ohiko eskola egutegitik harago doa: gabonetan, aste santuan eta udan ere ikastaroak eskaintzen ditugu. Horiei esker, zure seme-alabek kirol, sukaldaritza, arte edota teknologia jardueren bidez ingelesa ikasten jarrai dezakete.
Bilbon ingelesa testuinguru lasai batean praktikatzearen aldeko apustua egiten dugu eta, horretarako, kulturaren inguruko hitzaldiak, aste tematikoak, guraso eta seme-alabentzako arte lehiaketak edota gure irakurketa erronka bezalako jarduerak antolatzen ditugu.
Gehiago ikasi nahi? Erabili gure liburutegia diren baliabide didaktikoak edota guraso eta ikasleen atarian aurki ahal dituzunak. Gainera, irakasleekin hitz egin ahal izango duzu zure seme-alabaren ikaskuntza garapenaren inguruko balorazioa egiteko.
Aldi berean, ingelesaren ezagutza ere sustatzen dugu gure zentroetatik kanpo. Interesatuek doako ipuin kontalari saioak edo Let’s go to the movies programa bezalako jarduerez gozatzeko aukera dute. Azken hau, Guggenheim Museoari esker garatzen den ekimena da eta bertan, film eta dokumental desberdinak ikusteko eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera dago.