Emakume bat apalategi baten aurrean liburu bat irakurtzen
©

British Council

British Councileko ikasleek nahi adina erabili ahal dute gure liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak. Zure ingeles ikasketa prozesuan lagun dezaketen hainbat baliabide eskaintzen dizkizugu bertan, hala nola, 2.000 liburu baino gehiago, 1.000 DVD inguru eta hainbat aldizkari ere edota egindako azterketa ereduak eta bestelako baliabideak. Liburutegian lan egiten duten langileek zure beharrak asetzeko egokien diren baliabideak aurkitzen lagunduko dizute. Gainera, liburutegian hainbat ekintza ere prestatzen ditugu, hala nola, irakurketa taldeak, hitzaldiak, azterketa mintegiak... Honen guztiaren inguruan argibide gehiago nahi izanez gero, arren, jar zaitez harremanetan Bilboko egoitzarekin.

Bisitatu gure liburutegia eta gozatu honako zerbitzuak:

  • Hizkuntzak ikasteko baliabideak - eskuragarri maila guztietarako, eduki hauek zure idazmen, entzumen eta mintzamen trebetasunak hobetzeko diseinatuta daude. Baliabideen artean, azterketak prestatzeko liburuak, gramatika liburuak eta mailaka sailkatutako irakurgaiak.
  • DVD liburutegia - 1.000 DVDtik gorako eskaintza dugu eta bertan, britaniar pelikula, telebista serie, komedia, dokumental, hezkuntza saio eta haurrentzako saio nagusienak aurkituko dituzu.
  • Irakurle gazteak - Young Learner izeneko atal berezitua dugu ikasle gazteentzako. Bertan, besteak beste, audioa duten liburuak ere aurki daitezke. Liburutegiko langileek atsegin handiz lagunduko zaituzte haurrentzako atal hau esploratzen.
  • Aldizkariak - Kultura, historia, zientzia eta bestelako gaien inguruko hainbat aldizkari aurkituko dituzu gure liburutegian. 
  • Irakaskuntzarako baliabideak - liburutegian ELT liburu sorta handia dugu eskuragarri, hasierako mailetatik hasita mialari altuenetaraino eta haurretatik ikasle helduetaraino. 
  • Jarduerak - haurrentzako eta helduentzako (irakurketa taldeak, pelikula gauak edota hitzaldiak)

Bazkideak

British Councileko ikasleak ikastaroa amaitu arte liburutegiko bazkide izango dira inolako kuotarik ordaindu gabe. Bazkidetza honen barruan liburutegian den materiala erabiltzeko eta Interneterako sarbidea izateko eskubidea aurkitzen dira. 

IELTS hautagaiek liburutegian den materiala erabili ahal izango dute bere azterketa egunera arte. 

Liburutegiaren ordutegia eta harremanetarako datuak

Helbidea: Lehendakari Agirre Etorbidea, 29-2

Email: bilbao@britishcouncil.es  

Telefonoa: 94 476 36 50

Eguna Goizez Arratsaldez
Astelehen - Ostiral 10.00 - 20.00 16.00 - 20.00
Larunbata 09.00 - 14.00 Itxita
Igandea Itxita Itxita

Mailegurako arauak

  • Bakarrik ikasleek eta British Councileko langileek dute liburutegia erabiltzeko eskubidea. 
  • Beste ikasleren bat maileguan hartutako materialaren zain ez bada mailegu hau berritu ahal izango da. 
  • Ikasleek ezin izango dute maileguan hartutako materialan idatzi. Materiala, haurtutako baldintza berberetan bueltatu beharko da. 
  • Mailegurako epeak honakoak izango dira: 
Elementua Ikasleekiko gehiengoa Gehienezko denbora
Liburuak 2 aste
DVDak 1 aste
Aldizkariak 1 aste
Azterketa liburuak 1 aste