Elkartu zaitez British Council Espainako gure zenbait lankideekin

British Councilek Espainian duen taldea 1000 kide baino gehiagok osatzen duten familia da eta ingelesa irakasteaz, azterketak kudeatzeaz eta kultur zein hezkuntza ekimenen garapen eta zabalkuntzaz arduratzen da. 

 

 

 

Antonio Redondo-Cambridge English Koordinatzailea

Pasa den urtean, 45 000 pertsona baino gehiagok aukeratu gintuen IELTS, Cambridge eta/edo Aptis probak egiteko. Antonio bezalako kideen laguntza, aholkularitza eta lanari esker, hautagia horiek guztiek bere ingeles maila egiaztatzeko aukera dute eta bere ametsetako lana, unibertsitaterako plaza edo beka lortzeko aukera dute.    

Carlos Zurita-Digitala Koordinatzailea

Web gune honetan diren edukiak eta funtzionamendu egokia eta Espainian abian jartzen ditugun marketin digitaleko estrategiak ikuskatzen ditu. Komunikazio taldeko kidea da eta bertatik, zu bezalako pertsonekin, ikasleekin, hedabideekin eta beste herrialdeetako lankideekin gure lana partekatzen dugu.

Carme Puig-Irakaskuntza Zentroko Administratzailea

Gure zentroen sustapena ezinbestekoa da bere ingeles maila hobetu edo egiaztatu nahi duten pertsonekin harremanetan jartzeko. Hori, Bartzelonan jarduerak, publizitate kanpainak edo sustapen materialak antolatzen dituen Carme bezalako profesionalen lanari esker posible da.

 

Ilze Barobs-Irakasle

Ingeles hizkuntzaren irakaskuntza, gure erakunde DNAren parte da. Segovian aritzen den Ilze bezalako irakasleak dira gure ageriko aurpegia eta iaz guregan konfidantza jarri zuten 30 000 ikasleen ikaskuntza sustatzen dute gure ikasgeletan.

 

Irma Alonso-Bezeroen arretarako Laguntzailea/Liburutegia

Behin eta berriro esango dizugu: zure ingeles maila hobetu edo azterketak prestatu ahal dituzu gure klasetatik at. Zure beharretara hobekien egokitzen diren edukiak aurkitzeko eta erabiltzeko Bilbon lan egiten duen Irma bezalako lankideen aholkularitza izan dezakezu.

 

María Ponce-Informatikako Koordinatzailea

Bera da ulegoan gehian entzuten den izenetako bat gure ordenagailu edo gailu mugikorretan arazo bat dugunean. Maríak eta informatikako lankideek sistema informatikoetarako laguntza eskaintzen dutebulegoan eta bezero zein bazkideekin ditugun bileretan. Aldi berean, irakasleak ikasgeletan eta hautagaiak ordenagailu bidez azterketak burutu behar dituztenean laguntzen dituzte.

Michaela Bowyer-Irakaskuntza Zentroko eta Azterketako Kudeatzailea

Langile, bezero eta laguntzaileekin dugu harremana dela eta, modu profesional eta eraginkorrean kudeatu behar dugun informazio jarioa sortzen da. Palma lan egiten duen Michaela da, adibidez, ‘inoiz paperak galtzen ez dituen’ lankide horietako bat.

 

Sam Bradford-Ikasketarako Zuzendariondokoa

Langileen kudeaketa egokia, segurtasuna eta gure bezero zein lankideen osasun eta ongizatearekin harremana duen edozein xehetasun funtsezkoak dira. Somosaguasen aritzen den Sam bezalako lankideek gure egoitzetan ere dena kontrolpean den enpresa handi horietako batean den funtzionamendua ematen dela bermatzen dute.

 

Silvia Prado-Komunikazio eta Marketing Arduraduna (British Council School)

British Council School-ek, urtero, ia 2000 ikasleri hezkuntza elebidun eta kulturbiduna irakasten die, The English National Curriculum-a jarraitzen duena. Silvia da, ikastetxearen barruan zein kanpoan, hezkuntza sistema horren abantailak sustatzeko ardura duen pertsona, horretarako, guraso, ikasle zein laguntzaileekin egindako jardueretaz baliatzen delarik.

 

Marta Giner-Bezeroen arretarako Laguntzailea

Zuetako asko gure zentroetara gerturatzen zarete zuzenean gure ikastaro zein azterketa eskaintzaren berri izateko. Valentziako egoitzara gerturatzen bazarete, Martak atsegin handiz lagunduko zaituzte gure hautagai edo ikasle taldean sartzen. 

 

Maureen McAlinden-Proiektuen Kudeatzailea

Maureen hazkuntza arduradun eta erakundeekin elkarlanean aritzen da irakasleentzako trebakuntza programak diseinatzen eta baita gure konferentzia eta mintegiak antolatzen. Aldi berean, britaniar hezkuntzaren berri ematen die espainiar ikasleei Britaniar Hezkuntza-Azokak bezalako ekimenen bidez. Maureen-ek bulegoa partekatzen du Espainian britaniar hezkuntza eta artea sustatzen duten beste zenbait lankideekin.

 

Ikusi hau ere