Zure ikasleak, nerabeak zein helduak, Cambridge English Qualifications: B2 First, B2 First for Schools eta C1 Advanced azterketetarako euren burua prestatzen ari badira, LearnEnglish Exams-ek hainbat ariketa motibagarri eskainiko die. Bi maila daude: Success in B2 First eta Success in C1 Advanced.
Sarean den baliabide horrekin ikasleek honako hau egin ahal dute:
•Aholku eta kontseilu adituak irakurri haien azterketan lantzen diren gaitasun bakoitzaren eta azal daitezkeen ariketen inguruan.
•Praktikarako ariketak egin eta berehalako erantzunak jaso Listening-erako, Reading-erako eta Use of English-erako.
•Erantzun ereduak aztertu mintzamen eta idazmen probetarako.
•Azterketa-estrategia ezberdinak erabili praktika ariketetan proba bakoitza ahalik eta modurik egokienean egiteko.
•Hausnartu haien ikaskuntza prozesuaren inguruan eta ikusi zer egiten duten ondo eta zer gaizki.
•Haien idazmen eta mintzamen probarako gaitasuna eta konfidantza hobetu ariketa horiek eginez.
•Idazmen zein mintzamen probarako egindako bi ariketa bidaltzeko eta horien inguruko British Councileko irakasle aditu baten iritzi pertsonalizatua jasotzeko aukera emailez hiru eguneko epearen barruan.
•Online baliabide gehiago lortzeko estekak haien ingeles gaitasunak hobetzen jarraitzeko.
Irakaslea bazara, zure ikasleak laguntzeko, LearnEnglish Exams-ek aukera ematen dizu zure ikasleen garapena eta emaitzak ikusteko.
•Schools Area atalean sartu bai Success in B2 First-en edo Success in C1 Advanced-en.
•Ikusi hautagaientzako dauden baliabideak bai Success in B2 First-en edo Success in C1 Advanced-en.
•Ikusi webgunean sartzeko aukera duten zure ikasleen zerrenda.
•Kontrolatu zure ikasleen emaitzak hizkuntza-gaitasun bakoitzean diren ariketetan eta noiz egin dituzten ariketa horiek.
•Ikusi zure ikasleek jaso dituzten iritziak edo ebaluazioak. Gure bertsio gorenean zure ikasleei British Councileko aditu batek eman dien iritzia ikus dezakezu eta baita noiz egin den ariketa ere.
•Irakurri aholku adituak eta irakaskuntzarako kontseiluak gaitasun bakoitzerako.
Deskargatu gure LearnEnglish Exams Guide for teachers (ikusi behealdean) argibide gehiagorako
Nola sar daitezke ikasleak eta irakasleak LearnEnglish Exams-en?
Addvantage programako kidea zarenez, B2 First (FCE), B2 First for Schools (FCEfS) eta C1 Advanced (CAE) azterketetarako erregistratzen dituzun hautagai guztiek LearnEnglish Exams-en sartzeko aukera izango dute. Arren, ikusi taldeen matrikularako inprimakia erregistroa nola egin jakiteko. Ikasleek eta irakasleek erabiltzaile kode bat eta pasahitz bat jasoko dute emailez azterketarako erregistroa amaitu ostean. Horrek, LearnEnglish Exams webgunerako berehalako sarbidea eskainiko dizue. Sarbidea soilik aipatu azterketetarako British Councilarekin izena eman duten hautagaientzat eta Addvantage programako kide diren eskola eta erakundeentzat da.
Hastea oso erraza da!
Jo learn-english-exams.britishcouncil.org estekara eta idatzi zure erabiltzailea eta pasahitza. Ikusi bideoa LearnEnglish Exams-en inguruan gehiago ezagutzeko.