Ikasle bat ordenagailuan irakurtzen
©

British Council

Lan egiteko adinan (20-64 urte) den populazioaren % 75 lanean 2020. urterako 

Gazteei oraingo eta etorkizunerako lanbideentzako trebetasun egokiak ematea da Europar Batasunak 2020. urterako ezarri dituen helburuak lortzeko bideetako bat.

Trebetasunak eta prestakuntza profesionalak funtsezkoak dira, Europa osoan, gazteen enpleagarritasuna bermatzeko. Higher National Certificate (HNC) eta Higher National Diploma (HND) bezalako Erresuma Batuko 3. eta 5. mailako prestakuntza profesionalek, enplegurako aukera ezezik, Erresuma Batuko goi hezkuntzarako aukera ere ematen dute. 

Gehitze artikulatze programen bidez bere ikasleei Erresuma Batuko goi hezkuntzako prestakuntza lortzeko aukera emateko Erresuma Batuko unibertsitate edota Lanbide Heziketako zentroekin hitzarmenak sinatzeko interesa duten Espainiako erakunde guztiei gure laguntza eskaintzen diegu. Adibidez, hitzarmen hauen baitan, Espainiako zentro batean Lanbide Heziketako ikasketak arrakastaz bukatzean ikasleak Erresuma Batuko gradu programetako 2 edo 3. urteetan sar daitezke.

Espainian Lanbide Heziketa eskaintzen dutenentzako zerbitzuak

Atsegin handiz babesten dugu espainiar trebakuntza sektorea, Erresuma Batuarekin lan egiten edo harremanetan jartzen, honako hezkuntza zerbitzuen bidez. 

Aliantzak eta aholkularitza

Balioztatze edo artikulatze programen bidez, Espainian Lanbide Heziketa eskaintzen dutenei Erresuma Batuan kideak aurkitzera lagun diezaiekegu. Kide hauek, Erresuma Batuko prestakuntza eta Erresuma Batuan sarituta izan diren erakundeekin hitzarmenak lortzeko aukera emango dute. Erakundeek merkatu azterketa eta ezagutza egitea eska diezaiokete British Council Spain-i.

Ikasketa bisitak Erresuma Batura

Erresuma Batuko trebetasunen esparrua ezagutzeak mundu osoan zehar Lanbide Heziketa sistemen eraldaketa iradoki eta susta dezake. Ikasketa bidaiak antola ditzakegu Erresuma Batura, bon, besteak beste, esparruko adituekin egindako informazio saioak izango diren eta prestakuntza markoen ikuspegi orokorrak ere azalduko diren. Jarduera programa osoa antolatuko dizugu, Erresuma Batuan akordio logistikoak eta bisita amaierako txostenak barne. Mesedez, kontutan izan bisita hauen gastuen kalkulua bisita egin baino lehen hitzartu beharko dela. 

Marketing Zuzena

Espainian britaniar hezkuntza eta prestakuntza eskaintzen duten erakunde guztiak urtero antolatzen dugun Britaniar Hezkuntzaren Azokara gonbidatuko ditugu. 2014. urtean Azoka hau urriaren 23 eta 24an burutuko da Madrilen eta urriaren 25ean Bartzelonan. Parte hartu nahi izanez gero, arren, jar zaitez harremanetan gure hezkuntza taldearekin.