Zuzeneko online ingeles ikastaroak 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat
British Council Erresuma Batuko nazioarteko erakundea da kultur-harremanetarako eta hezkuntza aukeretarako.
Gure betiko kalitatea, orain online
Gure lehentasuna beti izan da gure ikasleen eta bere familien osasuna eta segurtasuna. Horregatik, uda honetan, gure udako eskaintza ingurune birtual batean garatuko dugu.
Astelehena eta ostirala bitarteko gure online uda ikastaroek modu ezin hobean uztartzen dituzte irakaslearekin egiten diren online eskolak, ikaskuntza helburu argiak dituzten proiektuak eta ikastaroan zehar ikasitako hizkuntza barneratzeko aukera emango dieten jarduera indibidualak. Modu horretan, ondo pasatzen duten bitartean, bere ingeles-mailan aurrera egitea lortuko dugu.
Ikastaro birtualetan adituak
British Councilek esperientzia handia du nazioarte mailan ingeles ikastaro birtualei dagokionez. Horri esker, hainbat urtez eraginkortasuna frogatu duten ingurune birtualerako garatutako berariazko sistemak eta metodologiak ditugu.
Malgutasunik handiena
Zure semeak/alabak bere ingeles-maila hobetzeko uda ahalik eta gehien aprobetxatzea nahi dugu. Horregatik, gure Summer Online ikastaroak diseinatuta daude ahalik eta malgutasun handiena izateko. 4 aste ezberdin egin ahal izango dituzte uztaila, abuztua edo irailean, data ezberdinetan, zuen udara ere ahalik eta modurik egokienean egokitzeko.