Skip to main content

British Council Espainia

  • Hasiera
  • Ingelesa Ikasi
  • Azterketa bat egin
    • IELTS
    • Erresuma Batuko bisetarako eta immigraziorako (UKVI) IELTS azterketak
    • Aptis ESOL
    • Ingelesaren ebaluazioa ikastetxeentzat
      • Primary English Test
      • Secondary English Test
      • Upper Secondary English Test probak
    • Azterketa profesionalak eta unibertsitateko azterketak
    • Zergatik egin azterketa bat British Councilarekin?
    • Ikastetxe eta erakundeentzako informazioa
    • Egin zaitez British Councilen kide
  • British Council School
  • Ikasi Erresuma Batuan
    • Hezkuntza-azokak Espainian
    • Erresuma Batuan ikasi nahi?
    • Erresuma Batuko Hezkuntza hitzaldiak
    • Bekak eta finantziazioa
    • Itzulpen eta egiaztapen zerbitzuak
  • Arteak, hezkuntza eta zientzia
    • Gure lana arteetan
    • Hezkuntzan egiten dugun lana
    • Gure lana zientzian
  • Aukeratu hizkuntza
    • Euskera
      • Español
      • English
      • Euskera
      • Català
    • Blog
    • Ekitaldiak
    • Login portal
    • Harremanetarako
  • Show search
    Close search
  • Aukeratu hizkuntza
    • Euskera
      • Español
      • English
      • Euskera
      • Català
English Assessment for Schools

Ingelesaren ebaluazioa ikastetxeentzat

Ingelesaren ebaluazioa ikastetxeentzat

Jar zaitez harremanetan ikastetxeetarako azterketa-taldearekin

Azterketa egokia une aproposean

Badakigu ikasleen ikaskuntza eta ebaluazio beharrak aldatzen direla horiek hazten diren heinean. Gure azterketa berritzaileak eta adinera egokituak lorpen akademikoetara egokitzeko diseinatuta daude eta, horrek ikasleei ahalik eta gehien ahalegintzeko aukera ematen die, adina edozein dela ere.

Mundu osoko ikasleei aukeren atea zabaltzen diegu

British Councilek, urtero, 50 milioi ingeles irakasle eta ikasleekin elkarreragiten du mundu osoan: ingeles hizkuntzaren irakaskuntza eta ebaluazio dira gure jardueraren ardatz nagusiak. 90 urte inguru daramatzagu mundu osoko ikasleei ingeles hizkuntzako trebetasunak garatzen, harremanak sortzen eta aukerak aprobetxatzen laguntzen.

Jar zaitez harremanetan ikastetxeetarako azterketa-taldearekin

Zergatik egin gure ingeles azterketak

Gure ikastetxeetarako ingeles hizkuntzaren ebaluazioek adinaren araberako azterketa bat eskaintzen dute eta horrek aukera ematen die ikasleei beren hezkuntzaren etapa bakoitzean nabarmentzeko.

Lagundu ahalik eta gehien ahalegintzen:

  • Motibazio handiagoa: irakasleek eta gurasoek badakite motibatutako ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela. 
  • Azkarra eta fidagarria: teknologiarik berriena erabiltzen dugu, adimen artifiziala barne, ikasleentzako emaitza zehatzak lortzeko modu azkarrean eta eraginkorrean. 
  • Etengabeko laguntza: gure azterketan ez dago ‘gai’ edo ‘ez gai’ bezalako banaketarik. Gure azterketek ikasleen garapena neurtzen dute haien jakitea hobetzen den heinean. 
  • Gurasoak beti daude informatuta: gurasoek beren seme-alabek ikasi duten horren berri izan dezakete, baita ikaskideekin alderatuta nolakoa den haien jarduera. 
  • Azterketak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin (HEEEB) bat datoz: emaitzak erraz ulertzeko modua, hautagai bakoitzak lortutako emaitzen txosten zehatzarekin.
  • Ez daude berariazko ikasketa-plan edo ikasturte batera egokituta: azterketa modu errazean barnera daiteke erabiltzen ari diren sistemetan.
  • Ez dute berariazko formakuntzarik eskatzen: ikasleek azterketaren formatuarekin ohitu besterik ez dute egin behar.

Ikastetxeetan ingeles hizkuntzaren ebaluazioari heltzeko modu eraginkorrak jasotzen dituen gida azkar bat sortu dugu.
 Deskargatu doan zure gida orain

  • Ikasleen motibazioa: Primary English Test (pre A1–B1)

    Lehen Hezkuntza amaitzean, ikasleek beren ikaskuntza-esperientzian oso garrantzitsua den lorpen lortzen dute. Une egokia da haien ingeles-maila ebaluatzeko eta Bigarren Hezkuntza hasten dutenerako etorkizunerako ikaskuntza-helburuak zehazteko. 9-12 urte bitarteko ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte interesa eta motibazioa dutenean. Horregatik, gure azterketa premisa hori aintzat hartuta diseinatu ditugu.

  • Konfiantzaren garapena: Secondary English Test (A1–B2)

    Gure proba bigarren hezkuntzan zehar ikasleen garapenaren jarraipena egiteko diseinatuta dago. Aldi berean, badakigu zein garrantzitsua den ikasleei seguru eta babestua sentitzen laguntzea. Gure Secondary English Test proba nerabeek egunero izan ohi dituzten jarduera eta egoeretan oinarritzen da. Horri esker, 13-16 urte bitarteko ikasleek beren buruaz seguru sentitzen dira, beren hizkuntza-trebetasunak erakutsi ahal dituzte eta beren potentzial guztia garatzen dute.

  • Arrakastarako aukera bat: Upper Secondary English Tests (A1–C2)

    Badakigu zein garrantzitsua den ikasleentzat ingeles hizkuntzan duten maila egiaztatzea. Ikasle batek enplegurako, goi-mailako hezkuntza edo unibertsitate baterako postu bat lortu nahi badu, gure ingeleseko azterketak egin ahal izango ditu British Councilaren bidez. Gure Upper Secondary English Tests, Aptis ESOL eta IELTS azterketek etorkizunerako aukera interesgarriak sortzeko plataforma gisa erabil daitezke.

Proba malguak

Gure azterketak aldez aurretik eskatuta egin daitezke eta zuk erabakitzen duzu, non, noiz eta zein maiztasunarekin. British Councileko gure lankide adituek zure azterketa kudeatzeko ardura izango dute eta horrek segurtasun-estandar gorenenak bermatuko dizkizu. Zure denbora eta ingeleseko azterketetarako behar diren baliabideen optimizazioa ez da inoiz hain erraza izan.

Ebaluatzeko modurik errazena

  • Teknologiarik berriena erabiltzen dugu, adimen artifiziala barne, ikasleentzako emaitza zehatzak lortzeko modu azkarrean eta eraginkorrean. 
  • Ikasleen garapena erakutsia ahal diezu gurasoei modu erraz eta argian.
  • Zure ikasleek duten gaitasun komunikatiboaren neurri objektibo bat ere lortuko duzu. 

Hautagaiak laguntzeaz gain, haien bizitza aldatuko duten aukeretarako sarbidea lortzen ere laguntzen ditugu, beren ikaskuntza-bidaian dauden puntuan. 

Jar zaitez harremanetan ikastetxeetarako azterketa-taldearekin


© 2025 British Council

The United Kingdom’s international organisation for cultural relations and educational opportunities. A registered charity in the UK: 209131 (England and Wales) SC037733 (Scotland). Registered in Spain as “Delegación en España de la Fundación British Council” in the Ministry of Justice under number 847 CUL-EXT.