Espainian diren Britaniar Eskolentzat Erresuma Batuko tituluak itzultzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Ikasleentzat, tituluen itzulpen zerbitzua eskaintzen dugu, Erresuma Batuan ikas dezaten.
Egiaztapen zerbitzuak (ikasleentzat)
Zure Erresuma Batuko dokumentu originalen egiaztapenak 40€ balio du lehenengo bost kopietarako Bartzelonako eta Madrilen. Hortik aurrera, kopia gehiagarri bakoitzeko 5€ ordaindu behar da.
Idatzi education@britishcouncil.es helbidera egiaztapenerako hitzordua zehazteko.
Gogoratu dokumentu originalak eta kopiak ekarri beharko dituzula.
Erresuma Batuko dokumentuen legalizaziorako laguntza behar izanez gero, arren, bisitatu behekaldean zehazten den Erresuma Batuko Gobernuaren web gunea.
Itzulpen zerbitzuak (Espainiako Britaniar Eskolentzat)
Espainian diren Britaniar Eskolei itzulpengintza zerbitzua eskaintzen diegu. Ikasleek bere GCSE eta A-Level ziurtagiriak gaztelaniara itzulita behar dituzte, bertako legediari jarraiki, bere tituluak aintzatetsiak izan daitezen.
Zerbitzu hauek soilik azaroaren 1 eta 20 bitartean eskaintzen dira eta bere kostua honakoa da:
- 3€ egiaztatu beharreko ziurtagiri bakoitzeko
- 6€ egiaztatu eta gaztelaniara itzuli beharreko ziurtagiri bakoitzeko.
Itzulpenetarako edo egiaztapenerako hitzordua zehazteko edo informazio gehiagorako, arren, idatzi honako helbidera: raquel.fernandezmontes@britishcouncil.es.