British Council harreman kulturaletarako eta hezkuntza aukeretarako Erresuma Batuko nazioarteko erakundea da.

Erresuma Batuko eta beste herrialdeetako hiritarren arteko ezagutza eta ulermena errazten dugu. Hori, guztion mesederako da, hiritarren bizitzak eraldatzen baititugu aukerak sortzen, harremanak eratzen eta elkarren arteko konfidantza sortzen.

Ehun herrialde baino gehiagotan lan egiten dugu arte eta kulturaren esparruan, ingeles hizkuntzaren alorrean, hezkuntza eta gizarte zibilean.

Urtero harreman zuzena dugu 20 milioi persona baino gehiagorekin eta, modu birtualean, 500 milioi persona baino gehiagorekin IKT eta gure argitalpenei esker.

1934. urtean eratua eta erret-zedularen bidez aintzatetsia, British Council britaniar erakunde erdiautonomoa eta irabazi asmorik gabeko erakundea ere bada.

Espainian 1940. Urtean hasi ginen gure lana burutzen eta, gaur egun, honako zentro hauetan garatzen dugu lan hori. Urtero, milaka ikasle, hezitzaile, arduradun politiko, akademiko, ikertzaile, sortzaile eta ekintzaileengana iristen gara. Espainian burutzen dugun lanaren inguruko argibide gehiago hemen aurkituko dituzu.