British Councilen lan egitea aukera ezin hobea da nazioarteko harreman kulturalen esparruan esperientzia lortzeko eta zure gaitasunak garatzeko. Mundu mailan eragin handia duen erakunde moderno eta dinamiko baten parte izango zara. Moldakortasuna eta ekimenerako eta sormenerako aukera eskaintzen dizugu laguntza eta estimulua aurkituko duzun ingurune batean. Gainera, pertsonalki zein profesionalki garatzeko animatuko zaitugu trebakuntzaren eta lanpostuan bertan izango duzun orientabidearen eta ikasketa indibidualaren bidez.
British Councilek 7.400 langile ditu bulegoetan, ikasketa zentroetan, liburutegietan eta baliabide eta informazio zentroetan , bai Erresuma Batuan, bai mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan.
IRAKASLE POSTUAK
Ingelesa atzerriko hizkuntza bezala irakasteko (TEFL) honako baldintza hauek bete beharko dituzu:
•Gradu titulua (edo baliokidea);
•TEFL-rako irakasle-gaitasun prestakuntza aintzatetsia, adibidez, Cambridge ESOL edo Trinity TESOL;
•Gutxienez bi urteko esperientzia ingeles irakasle bezala;
•Ingelesa ama-hizkuntza izatea edo jariotasun baliokidea izatea.
Argibide gehiago behar izanez gero, gure zentroetako batera jo:
British Council Careers |
British Council School (Madril) – Britaniar curriculum nazionalaren lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakasle portuetarako: school@britishcouncil.es
INGELESA IRAKATSI ESPAINIATIK KANPO
Mundu osoan izan daitezkeen irakasle-plaza hutsetarako, jo gure “Ingelesa irakatsi” atalera.