Ikasle talde bat ortzadarraren koloreak dituen tapaki batekin
©

British Council

British Councilek nazioarteko aukerak sortzen ditu Erresuma Batuko zein beste herrialdeetako biztanleentzat eta hauen arteko konfidantza eraikitzen du mundu osoan zehar. Aniztasunarekin modu eraginkorrean lan egitea British Councilek egiten duen lanaren ezinbesteko ezaugarria da.

Langileen kontratazioetan, euspenean, prestakuntzan edota garapenean, adin, minusbaliotasun, genero (trans barne), HIES, egoera zibila, haurduntza eta amatasun, iritzi politiko, arraza/etnia, erlijio eta sinismen, sexu joera, baldintza sozioekonomiko, gartzelan emandako denbora, jarduera sindikal edo hauen kide izan, lan egiteko modu, pertsona baten kargu izan ala ez edota bestelako arrazoietan oinarritutako ezin justifikatuzko diskriminaziorik ez izateko konpromisoa dugu.

Gure xedea berdintasunaren inguruko legedia betetzea eta sustatzea da; honen letra eta espiritua jarraituz ezin justifikatuzko diskriminazioa ekidituz, eta diskriminazioa aukera berdintasunerako, inklusiorako eta giza eskubideetarako oztopoa dela onartuz.

BRITISH COUNCILAREN KONPROMISOA DA 

  • Aniztasuna ulertu, balioetsi eta anistasunarekin lan egitea gure lanan parte hartze zuzena eta osoa ahalbidetzeko. 
  • Kontratazioetan eta bestelako prozesuetan ez dela ezin justifikatuzko diskriminaziorik emango bermatzea. 
  • Aukera berdintasuna sustatzen dituzten ekintzak bermatzea, hauen artean, berdintasunaren monitorizazioa, politika eta funtzioen inpaktuaren ebaluazioa edota aniztasun ekintza plan mailakatuak aurkitzen direlarik.
  • Lan egiten dugun pertsonak zuzen, duintasunez eta errespetuz tratatzea
  • Hesiak apurtzeko gure zeregina betetzea eta berdinatsun falta eta diskriminazioaren ondorioz sortutako desorekak orekatzea

Gure langileriari bere portaera politika honekin bat etortzea eskatzen zaio. Era berean, bezero, kide eta hornitzaileei ere politika honen berri izatea eta honen arabera jardutea eskatzen diegu.

Politika honen ezarpenerako beharrezkoak diren baliabide egokiak jarriko ditugu eta hauek komunikatuak eta ulertuak direla bermatuko dugu.

British Councilek gutxienez hiru urtetan behin berrikusiko du politika global hau izan daitezkeen berrikuntza legalak islatzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko. Politika global hau 2017. Urteko azaroan berrikusiko da.