Informazioaren Gizartea eta Merkataritza Elektronikoko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritakoa betetzeko, jarraian web gune honen informazio orokorreko datuak azaltzen dira:
Titularra: British Council
Helbidea: Paseo Gral. Martínez Campos, 31 – 28010 Madrid
Tel: 91 337 3500
Harremanetarako: DPOSpain@britishcouncil.es
ERREGISTROKO DATUAK
British Council Fundazioaren Espainiako Delegazioa, W0061076F Identifikazio Fiskalerako Kodea duena, 209131 zenbakiarekin Charity Commission for England and Wales delakoan erregistratuta dagoen British Council britaniar fundazioaren delegaritza moduan osatuta dagoen irabazi asmorik gabeko erakundea da Espainian.
HELBURUA
Web orrialde honen xedea British Council Fundazioaren Espainiako Delegazioak dituen helburuen eta egiten dituen jardueren zabalkundea da.
WEB ORRIALDEAREN ERABILERA, BERE ZERBITZUAK ETA EDUKIAK
Erabiltzaileak Web orrialde hau eta bertan diren zerbitzu eta edukiak indarrean den legedia, onustea eta Interneten onartzen ohi diren erabilerak urratu gabe erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, guztiz debekatuta dago Web honen erabilera legez kontrako helburuak lortzeko edota honen funtzionamenduan edo hirugarrenei kalteak eragin diezaieketen kalteak sortzeko.
Web gune honetara sartzea eta bertan den informazioarekin egin daiteken erabilera desegokia hau egiten duenaren ardura izango da. British Councilek ez du sartze edo erabilera desegoki horren ondorioz sor daitezkeen inolako ondorio edo/eta kalteren gaineko erantzukizunik onartuko.
British Councilek ez du izan daitezkeen inolako segurtasun akatsen ardura onartuko eta ezta erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta software) eman daitezkeen edota bertan gordeta izan daitezkeen fitxategi edo dokumentuek jasan dezaketen kalteen gainean ere honen ondorio bada:
- Web honen zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzaileak erabili duen ordenagailuan birus bat bada;
- Erabiltzailearen nabigatzailearen funtzionamendu desegokia edo ez-eguneratutako bertsioak erabiltzen badira.
JABEGO INTELEKTUALA
Web honetan diren eduki guztiak (baita iturburu kodea, irudi, testu, grafiko, etab. ere) jabego intelektualaren gainean indarrean den nazio mailako zein nazioarteko araudiaren bidez babestuta daude. Hauen gaineko eskubide guztiak gordeta daude.
Web orrialde honetan den edozein edukien erreprodukzioa guztiz debekatuta dago British Councilaren edo eskubideen jabe direnen berariazko baimenarekin ez bada.
Web orrialde honetan den informazioaren ez-baimendutako erabilerak, birsalmentak edota jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideak kaltetzeak legez ezarritako ardurak eragingo dituzte.
ARDURA
Web honen erabilera Erabiltzailearen ardura bakar eta esklusibopean burutuko da. Ardura hau erabiltzaileak edo bestelako hirugarren batek, Web honetan edo bertan diren zerbitzuetara sartzeko emandako gakoen erabilerara ere zabalduko da.
British Councilek ez du web honetatik estekatutako edukien gaineko inolako ardurarik bere gain hartuko baldin eta honekin zer ikusirik ez badu. Era berean, ezin du erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta software), edota honen dokumentu eta fitxategietan aldakuntzak sor ditzaketen birus edo bestelako elementuen ez-egotea ziurtatu. Horregatik, arrazoi hau dela eta erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalteren gaineko ardurarik ez da onartuko.
British Councilek orrialde hauetan diren edukien erabilera oker baten ondorioz eragin daitezkeen ardura guztiak errefusatutzen ditu eta eduki hauek, edozein momentutan eta aldi baterako edo iraunkorki, eguneratzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo hauenganako sarbidea debekatzeko eskubidea gordetzen du.
GATAZKAK
Web orrialde honen inguruan sor daitekeen edozein eztabaida edo gatazka konpontzeko espainiar legedia aplikatuko da, bertatik eratorritako edo honekin harremana duten gatazken konponketa Madrilgo Auzitegi eta Epaitegiei dagokiolarik.
Web gune honen orrialdeetan sartzean informazio legal honetan zehazten diren baldintza guztiak onartzen dira.
British Councilek, aurretiko abisurik gabe, Web gune honen egitura eta diseinua aldatu ahal izango du eta baita Lege ohar hau legedian eman daitezkeen aldaketetara egokitu ere.