Klase bat British Council School-en
©

British Council

Ongi etorriak gure eskolara 

Britaniar eta kultur biko kalitate handiko hezkuntza eskaintzen dugu, espainiar ikasleentzat bereziki diseinatuta. 

British Council School-ek hezkuntza-esperientzia ezezik, bizitza esperientzia ere eskaintzen die 3 eta 18 urte bitarteko gazte eta nerabeei. Gure ikasleek eskola uzten dutenean gazte elebidun osoak dira, trebakuntza akademiko sendo, giza-balore indartsu eta konfidantza handiarekin eta nor diren argi dutelarik. Gure eskola uzten duten ikasle gehienek  Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta beste herrialdeetako unibertsitaterik garrantzitsuenetan jarraitzen ohi dute bere trebakuntza.

1940. urtean Madrilen sortua, British Council Schoolek ez du parekorik estatu osoan. Gure jarduera honako aginduan oinaritzen da: "Izan zaitez ahal duzun onena!". Horregatik, gure ikasleak gure jardueraren ardatz dira eta gure xedea ikasle guztiek bere potentzial osoa garatzea da. Gure programa akademikoak hizkuntzak, literatura, arte dramatikoa, kirolak eta hizlaritza bezalako esparrutan pasioa eta lorpenak sustatzen ditu.

Irakaskuntza

Britaniar eskola garen heinean, espainiar eta britaniar kulturak sustatzen saiatzen gara, gure ikasleek bi munduen gauzarik onenetaz gozatzen dutela bermatzeko. 

Gure irakaskuntza eredua, irakaskuntza metodoetan sendotasuna eta hezkuntza estandar bakarra bermatzen duen Britaniar kurrikuluan (English National Curriculum) oinarritzen da. Gure ematen dugu ikasle bakoitzarekin, bere beharretan zentratuz eta bere trebetasunak garatuz.

Ikasleen hasierako mailatik (Foundation Stage) DBH-raino (Secondary), hau da, 3 urtetik hasi eta 16 urte bitartean, gure klaseen %80a inguru ingelesez irakasten da. Beste %20a gazteleraz irakasten da, hauen artean gaztelera hizkuntza eta literatura aurkitzen direlarik.

Bigarren hezkuntzan, kurrikulua moldatua izan da ikasleek britaniar IGCSE edota Espainian unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa (PAU) egin dezaten. 16 eta 18 urte bitartean, ikasleek British Council BiBac® (Spanish Bilingual Bachillerato) delakoa jarraitzen dute. Hau, gure irakasleriak diseinatutako programa akademiko bakarra da. Bertan, ikasleek nahi dituzten irakasgaiak hauta ditzakete eta baita zein hizkuntzatan egin nahi dituzten. Modu honetan, bere ikaskuntza prozesuaren eleaniztasun izaera sendotu egiten da.

Gure gerturapen akademikoaren ingruko argibide gehiago nahi izanez gero, arren, bisitatu British Council School web orrialdea.

Gure baloreak

Gure hezkuntza sistemak bost balore ardatz babesten ditu. Hauek garapen akademikoa egituratzen dute eta ikasleen garapen pertsonalean ere laguntzen dute. 

Erresilientzia: zailtasun eta ezustekoei aurre egiteko gaitasuna. 

Elkartasuna: taldearen parte sentitzera eramaten zaituen ezaugarria eta taldeko lana arrakastatsu bilaka dezakeena.

Ardura: Besteenganako ardura eta errespetuak integrazioa eta ikaskideen arteko laguntza sustatzen du. 

Malgutasuna: Erantzun sortzaileak eta egoera berrietara moldatzeko gaitasuna. 

Erronka: erronkak, oztopoak gainditzea eta emaitza ezin hobeak lortzea gustoko izatea.

Onarpenak eta izen-emateak 

Gure onarpen epea urrian hasten da datorren ikasturtera begira. Ate irekiak delako jardunaldiak eta bista gidatuak izaten dira eskolan interesa duten familientzat.

Argibide gehiagorako, arren, jar zaitez gurekin harremanetan: 

British Council School

Solano, 3-5-7

28223 Madril

Telefonoa: +34 91 337 5050

Emaila: admisionescolegio@britishcouncil.es