Aurtengoa Benjamin Britten-en jaiotzaren mendeurrena da. Brittenek XX. mendeko musikaren barruan leku berezia betetzen du eta urtemuga hau aukera ezin hobea da hau ospatzeko.
Madrilgo Centro Nacional de Difusión Musical (CVDM) eta Filmoteca Españolarekin lankidetzan, British Councilek Britten bizitzara ekarri du berriz ere.
Lau hilabetez bost kontzertu burutu dira eta hauetan, Espainiako zein Britain Handiko artistek omenaldia eskaini diote Britten-i. Hau Auditorio Nacional de Música burutu zen eta amaieran Britaniar Sinfoniak kontzertu paregabea eskaini zien bertaratu ziren 3.500 lagunei.
Madrilgo Filmoteca Españolak hainbat film eskaini zituen eta 750 pertsona inguru bertaratu ziren. Eskaini ziren filemen artean honakoak zeuden:
- Dokumental desberdinak Britten-en musikarekin.
- Peter Grimes-en Opera Aldeburgh Beach-en.
- Derek Jarman-en 'War Requiem' filma.