A man and a woman discuss the many different organisations we work with in Spain
©

British Council

Espainian ditugun kideen artean gobernu erakundeak, puntako hezkuntza erakundeak eta enpresa liderrak aurkitzen dira. Gure sare globala bezain anitzak dira. British Councilen kideen zerrendaren parte izatera gonbidatzen zaitugu.

ENPRESA ETA HEDABIDEAK

  • Radio Nacional de España irrati publikoaren elkarlanean aritzen gara The Selector eta North by Southwest irratsaioak ekoizteko. The Selector irratsaioak modu elebidunean Erresuma Batuko talde berrienak aurkezten ditu. Erresuma Batuko eszenatokietan arrakasta duten talde berri, abeslari eta abestiak ezagutzeko parada izango duzu. North by Southwest irratsaioak, berriz, Espainian ikusgai den britaniar nazioarteko kultura eta arteen errepasoa egiten du eta bita gizarte, zientzia eta hezkuntza aferen inguruko hausnarketa ere. North by Southwest irratsaioa astero emititzen da RNE-ko Radio Exterior bidez ingelesez emititzen den programazioaren barruan. 
  • Radio Televisión Española telebista publikoarekin elkarlanean aritzen gara Let's Clan ekimena garatzen. Ekimen honek guraso zein haurrak Clan TV telebista katean diren edukiak modu interaktiboan eta ingelesez ikustera gonbidatzen ditu, hau ikaketa esperientzia interesgarria eginez. British Councileko haur txikietan diren adituek 3-6 urte bitarteko haurren gurasoentzat gidaliburu batzuk prestatu dituzte telebista ikusiz bere seme-alabek ingelesa ikas dezaten. 

HEZKUNTZA

  • Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin egiten dugu lan hezkuntza elebiduna sustatzeko Espainian zehar haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Ekimen aintzindari honek izugarrizko emaitzak eman ditu Espainian. Esteka honetan hezkuntza elebidunan egiten dugun lana eta erabiltzen ditugun metodoen inguruko informazioa aurkituko duzu. 
  • Hertsiki aritzen gara elkarlanean Espainia osoko gobernu erakunde, unibertsitate eta institutuekin eta baita Merkatal Ganbara eta bestelako enpresa erakundeekin, ingeles klaseak eta ingeles hizkuntzako maila desberdineko ziurtagiriak eskainiz. Kideekin elkarlanean aritzeko aukeretara zabalik gaude, beraz, British Councilarekin elkarlanean aritzeko asmoa baduzu, jar zaitez James Baggesen
    -ekin harremanetan james.baggesen@britishcouncil.org helbidera idatziz edo 619 373 756 telefonora deituz..

ARTEAK

  • Hay Festival Segovia-rekin egiten dugu lan Erresuma Batuko idazle, antzerkigile, zine zuzendari eta itzal handia duten kazetariak Espainian sona handia duen festibal honetara ekartzeko.
  • Kultur erakunde pribatua den La Fábrica-rekin elkarlanean aritzen gara bere jarduera nagusienetako batzuetan, hala nola, 'La noche de los libros' edota 'Photoespaña', aholkularitza lanak eginez eta britaniar idazle eta artista nagusienetako batzuk gonbidatuz. Era berean, La Fábricak sortutako Fundación Contemporánea-rekin ere elkarlanean aritzen gara bere nazioarteko ekimen nagusian: 'Pública, Professional Cultural Management'. Hau urtero burutzen den topaketa da eta, bertan, kultur kudeaketako eta ekonomia sortzaileko esparru desberdinetako adituek sektiore honetan diren arazoetaz eztabaidatzen dute.
  • Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música (Hezkuntza eta Kultura Ministerioa), la Casa Encendida, Antzeztokien Espainiar Sarea, Institut del Teatre, Herbeheretako Enbaxada eta Kultur Erakundeen Andaluziar Agentziarekin ere lankidetzan aritzen gara. Talde gisa, Gizarte Barneraketa eta Hezkuntza Arte Eszenikoetan oinarritzen den urteroko Konferentzia antolatu izan dugu azken sei urteetan.
  • Acción Cultural Española (AC/E) erakundearekin ere lanean aritzen gara Ekintzaile Sortzaile Gazteak (YCE) Sarien antolaketan. Bertan, sormen esparruko espainiar profesioanl gazteak hautatuak izaten dira astebeteko prestakuntza saio berezia izateko lan egiten duten alorretan.
  • Azkenik, CCCB erakundearekin egiten dugu lan zenbait literatur jardueretan, bereziki, aski ezaguna den Kosmopolis literatur festibalaren programazioaren prestaketan. CCCB kultura garaikiderako zentroa da eta erakusketak, hitzaldiak, festibalak eta eztabaidak antolatzen dituzten Bartzelonan. 

ZIENTZIA

  • Espainiako Ikerketa Kontseiluarekin elkarlanean aritzen gara urteroko zientzia tailerrak antolatzen. Bertan, Erresuma Batuko zein Espainiako ikerlari gazteek elkartzeko aukera dute. Gure Ate irekiak saioek zientzia sareak animatzen dituzte bi herrialdeetarako lehentasuna duten ikerketa esparruetan ideiak elkar-trukatzeko.
  • Gure zientzia-komunikaziorako Famelab lehiaketa Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioarekin (FECYT) batera antolatzen dugu. Aurtengo edizioa inoiz baino handiagoa eta hobea izango da.