British Councilek (British Council Fundazioaren Espainiako Delegazioak) 2017-18 ikasturterako Erasmus bekaren hilabete estrako hamar laguntzen deialdia iragartzen du.
2017-18 deialdiko irabazleak
Jaitsi irabazleen eta ordezkoen zerrenda osoa hemen.
Jasotzaileak
2017-18 ikasturtean ingeles hizkuntzan irakatsitako programa baterako Erasmus+ beka bat lortzen duen eta Espainian bizi den 18 urtetik gorako edozein.
Helburuak
Laguntza hauen helburu nagusia goi hezkuntzako erakundeetan ingeles hizkuntzan irakatsitako programetan ikasleen mugikortasuna laguntzea da, atzerrian bizitzeak suposatzen dituen kostuan lagunduz.
Eskaera egiteko epea
2014ko azaroaren 3tik, astelehena, Hezkuntza, Kultura eta Kirolak Ministerioaren 2017-18 ikasturterako Erasmus+ laguntzen eskaerak aurkezteko epea itxi arte.
(2017-18 ikasturterako Erasmus+ bekak eskatzeko epearen amaiera)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
1. Eskaera inprimakia beteta eta sinatuta zehaztutako epearen barruan.
2. 2017-18 ikasturtean ingeles hizkuntzan ikastaro bat egiteko Erasmus+ programara aurkeztu dela egiaztatzen duen Unibertsitatearen edo bestelako ikastetxearen jatorrizko Ziurtagiria
3. Gutxieneko HEEEB B2 nota orokorra azaltzen duen Aptis Ziurtagiria aurkeztea.
Diru-horniketa
Laguntza bakoitza Erasmus+ programaren onuradunari emandako laguntzari dagokion hilabete bateko kopurua izango da.
Onuradun bakoitzeko gehienezko kopurua 400€ gordinekoa izango da.
Guztira 10 laguntza izango dira, gehienez 4.000€ko diru-horniketa dagoelarik.
Onuradunen hautaketa
Behin 2017-18 ikasturterako Erasmus+ bekak BOEn argitaratu eta baieztatuta, deialdi honetarako eskaera eginda British Councilen onespena jaso duten onuradun guztien artean zozketa bat burutuko da.
Onuradunei komunikazioa
Laguntza sakelako telefonoaren edo email bidez jakinaraziko da eta komunikazio horretan non, nola eta zein epetan emango den azalduko da. Era berean, ekitaldi ofizial publiko bat burutuko da zozketa egiteko eta, bertan, British Council Espainiako Zuzendari Orokorra izango da. (Tokia eta data konfirmatu gabe).