Aptis ESOL for Teachers Aptis ESOL orokorraren aldaera bat da. Bereziki diseinatua izan da irakasleak eta hezkuntza arloan lan egiten duten bestelako hautagaiak laguntzeko. Irakasleek erabiltzen dute bere ingeles maila egiaztatzeko, normalean, 'Habilitación Lingüística' delakoarentzat edo goi hezkuntzako ikastaro batean sartzeko edo amaitzeko betebeharra delako, Madrilgo Autonomia Erkidegoan B2 maila egiaztatzeko ere balio du ( (kontuan izan C1 mailaren egiaztapenerako Aptis ESOL Advanced dela aitortutako Aptisen aldaera).
Bereziki diseinatua izan da hezkuntza esparrurako; jada existitzen diren sistemetan barnera daiteke eta baita maila lokalean kudeatu ere, irakasleen ingeles maila denboran zehar jarraitzeko eta prestakuntza programen eraginkortasuna modu efektiboan neurtzeko aukera emanez.
Aptis ESOL for Teachers azterketaren egitura eta iraupena Aptis ESOL General azterketaren berbera da. Hala ere, azterketan diren edukiak harreman zuzena dute irakaskuntzarekin eta galderak irakasleek bere egunerokotasunean aurki dezaketen egoera eta gaien ingurukoak izaten ohi dira. Horrela, galderak ezagunak egingo zaizkie eta, modu horretan, soilik bere hizkuntzaz kezkatu behar dute erantzunaren egokitasunaz baino.
APTIS ESOL FOR TEACHERS ERABILI AHAL DUTE:
- mundu osoko unibertsitate, ikastetxe edota eskoletan lan egiten duten ingeles irakasleek;
- mundu osoko unibertsitate, ikastetxe edota eskoletan lan egiten duten ibestelako ikasgaietako irakasleek;
- eskala handiko hizkuntza-programatan diren irakasleek, baita merkatal oinarria duten programakoak ere;
- irakasle trebakuntzan edota unibertsitate programatan diren ikasleek eta hezkuntza alorrean lan egiten duten bestelako profesionalek.