Irakasleentzako IELTS baliabideak irakurtzen

Ingelesaren irakaskuntzan 75 urtetik gorako esperientzia izanik, zure ikasleak azterketa prestatzen lagun zaitzakegu IELTS azterketan bere ingeles maila benetan islatzen duen nota atera dezaten.

Road to IELTS online prestatzeko materiala

Road to IELTS IELTS prestatzeko edozein ikastarotan baliabideen ardatz izan daitekeen oso tresna ahaltsua da. Gainera, ikasleek ere zuzenean erabil dezakete, hala nahi izanez gero, azterketa prestatzen ari direnean.

Jakin badakigu, azterketa egin behar duten hautagaiek emaitza hobeak lortzen dituztela azterketaren nondik norakoak ezagutzen dituztenean. Eta puntu honetan da, hain zuzen ere, Road to IELTS baliabideek abantaila ematen duten eremua. Bertan, azterketaren lau trebetasunak (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena ) lantzeko 120 orduko lana aurki daiteke. Road to IELTSek hautagaiak laguntzen ditu bere trebetasunak hobetzen arrakasta lortzeko nahikoa den mailetaraino. Bereziki, programak azterketaren esperientzia simulatzen du, hautagaiek mintzamen frogaren nondik norakoak azaltzen dituzten bideoak ikusteko edota erlojuaren kontrako praktikak egiteko aukera dutelarik.

Nola laguntzen nau Road to IELTSek irakasle naizen heinean? 

Zure eskolak Road to IELTS erako lizentzia ofiziala lor dezake. Irakasleek lortzen dituzten abantailen artean honakoak azpimarra daitezke: 

  • Zure ikasle guztiek bertan materiala eskuratzeko aukera izango dute. 
  • Zure ikasleen garapena monitorizatzeko eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako programak garatzeko aukera izango duzu. 
  • Zure ikasleen etekinaren inguruko berehalako emaitzak lortuko dituzu. 
  • Zure ikasleek egiten dituzten akatsak ulertzen eta hobetzen lagunduko dizkieten aholkuak eskura ahal izango dituzte. 
  • Benetazko IELTS azterketetako edukiak eskura ditzakezu hautagaiek konfidantza har dezaten. 

Proba ezazu Road to IELTS erako hamar ordurako doako sarbidea eta zuk zeuk ikusi online baliabide hauek zein neurritan lagun dezaketen zure lana.

Ikusi gure IELTS praktikarako baliabideak hemen.