IELTSen inguruan irakurtzen ordenagailu batean
©

British Council

IELTS da nazioarteko mugikortasunerako nazioarteko azterketa. Mundu osoko 8.000 erakunde baino gehiagok jada IELTSen lortutako emaitzak aintzat hartzen dituzte hezkuntza, lan eta inmigrazio arrazoietarako, gobernu eta hezkuntza eta lan erakundeak barne. Zure ikasle, langile edo lanpostu baterako hautagaien ingeles maila ebaluatu behar baduzu, IELTS da behar duzun azterketa bakarra.

IELTS azterketa fidagarria da:

  • Ingeles maila egokia duten langileak edo ikasleak hautatzeko.
  • Nazioarteko mugikortasun programetan izena ematen duten zure ikasleen ingeles maila ebaluatzeko.
  • Egungo lan merkatu lehiakor honetan abantaila bat izan dezaten, graduatzear diren zure ikasleei  nazioarte mailan ezagunena den ingeles hizkuntzako ziurtagiria emateko.

IELTS aintzat hartzen duen erakundea bilakatu 

Zure erakundearen profila igotzeko aukera izango duzu balizko hautagaien aurrean IELTS aintzat hartzen duen erakundea izateko eskaera egiten baduzu. Ondoren, zure erakundea 'Nork onartzen du IELTS?' zerrendan azalduko da eta IELTS web orrialde guztietan azalduko da mundu mailan izan daitezkeen milioka balizko hautagaien aurrean ikusgarritasuna irabaziz. 

Zure erakundea IELTS aintzat hartzen duen erakundea bilakatzeko, lehenik eta behin, online eskaera inprimaki hau bete beharko duzu. Behin osatutako eskaera beteta eta bidalita, zure eskaera onartua izan den ala ez informatuko zaituzte.

Lagundu zure hautagaiak hauek informatuta mantenduz

Zure eskolan izena eman nahi duten hautagaiek beraietaz zer espero duzuen ulertzen laguntzeko, zuen web orrialdean zein gutxieneko nota eskatzen duzuen argitaratzea gomendatzen dizuegu. Informazio hau lagungarri izango zaie hautagaiei zuen erakundean izena eman nahi duten ala ez erabakitzeko. Era berean, lagungarri izango zaizue zuei ere hautaketa prozesu eraginkorrago bat izateko, aurkezten diren hautagaiek, printzipioz, betekizun hori beteta izango baitute.

Gure Espainiako taldeak IELTSeko logo ofizialak eskainiko dizkizue zuen web orrialdean jartzeko. Argibide gehiagorako, arren, jar ziatze harremanetan gure IELTS taldearekin ielts.madrid@britishcouncil.es helbidera idatziz.

Mesedez, deskargatu IELTS aintzat hartu nahi duten erakundeentzako gida (PDF 1.2MB) informazio zehatzagoa lortzeko.