Zozketaren Baldintza eta Zehaztapenak

  1. Zozketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da zure posta elektronikoko helbidea azterketa buletinean erregistratzea eta izen-ematea hau zozketa egunean indarrean jarraitzea.
  2. Erregistro bakarra onartuko da harpidedun bakoitzeko. 
  3. Azterketa Buletinean jada izena eman dutenek automatikoki zozketan sartuko dira. 
  4. Zozketan parte hartzeko ez da beharrezkoa British Councileko ikastaroren batean izena ematea.
  5. Azterketa Buletineko harpidedunek adin nagusikoak izan beharko dute eta baita Espainiako egoiliarrak ere.
  6. Ezin izango dute zozketan parte hartu British Councileko langileek eta ezta bere senitartekoek ere.
  7. Azterketa Buletinerako harpidetza  egitean, British Councili zure helbide elektronikoa gure harpidedunen zerrendan gehitzeko baimena ematen diozu (fitxategi automatizatua). Era berean, British Councili gure azterketa buletina eta bestelako komunikazio elektroniko bidaltzeko baimena ematen diozu.
  8. Zure posta elektronikoko helbidea gure harpidedunen zerrendara gehituko da eta hau erabilia izango da, bakarrik eta esklusiboki, British Councilen eskaintza eta komunikazioak bidaltzeko. British Councilek zuk emandako posta elektronikoko helbidearen konfidentzialtasuna ziurtatzen du eta inolako kasutan hirugarrenei emango utziko zaiela bermatzen du.
  9. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 14/1999 Lege Organikoan zehaztutakoa betez, harpidedunak, edozein momentutan, sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta oposaketa eskubideak gauzatu ahal izango ditu, horretrako, idatziz British Councilera zuzendu beharko delarik.
  10. Sariak ez dira besterengarriak eta ezin izango dira diru edo bestelako artikuluren baten truke aldatu. Erabilgarritasun arrazoiak direla eta saria osatzen duen produktua ematea ezinezkoa balitz, British Councilek hau antzeko ezaugarriak dituen bestelako produktu batengatik aldatzeko eskubidea gordetzen du.
  11. Zozketan parte hartzean, irabazle suertatzen bazara, baimena ematen diozu British Councili zure izena eta helbidea argitaratzeko baimena ematen diozu.
  12. Zozketaren egutegia honakoa izango da: Izena-emateko epea: 2014ko urriaren 1etik 2015eko martxoaren 25 arte. (Saria: Kindle Tableta. Zozketaren eguna, 2015eko martxoaren 30a).
  13. Zozketa British Council Spaineko Azterketa Saileko Zuzendariaren eta Komunikazio Zuzendariaren aurrean egingo da. Saria hutsik gera ez dadin, zozketa bakoitzeko irabazle bat eta bere ordezkoa aukeratuko dira.
  14. Irabazleek emailez jasoko dute irabazi dutenaren abisua, zozketa egunetik hasita, bi asteko epearen barruan. 
  15. Sariak irabazleei jakinarazpena egin eta 30 eguneko epearen barruan banatuko dira.
  16. Irabazleari eta/edo bere ordezkoari emailez sarituak izan direla jakinarazi eta eta hilabeteko epearen barruan British Councilarekin harremanetan jartzen ez badira bere saria eskatzeko, hau esleitu gabe geratuko da.
  17. Zozketarako izena ematerakoan, hau arautzen duten baldintza eta zehaztapenak onartzen dituzu.
  18. British Councilek, beharrezkoa jotzen badu, zozketaren eguna aldatzeko eskubidea gordetzen du.