Jarraian zure Aptis ESOL azterketari dagokion baliogabetze eta diru-itzultze politikaren inguruko xehetasunak aurkituko dituzu.
Zure baliogabetze eskaera izapidetzeko:
- Hautagai indibiduala bazara eta gure matrikula sistemaren bidez izena eman baduzu, orrialdearen behealdean den Itzultze Inprimakia osatu eta bidali beharko duzu.
- Agente, zentro prestatzaile edo unibertsitateren baten bidez izena eman duen hautagaia bazara, ahalik eta eperik laburrenean zure matrikula kudeatu duen erakundeari horren berri eman beharko diozu eta eskaera osatu haien jarraibideen arabera. Mesedez, kasu horretan ez erabili gure Baliogabetze Inprimakia.
Baliogabetzea eta diru-itzultzea:
Aptis ESOL azterketarako izen-ematea baliogabetu ahal izango duzu honako kasu hauetan:
- Ordainketaren baieztapenaren mezua jaso den dataren ondorengo 14 egun naturaleko epearen barruan itzultze eskaera aurkeztuz, betiere, azterketa eguna baino lehen. Kasu horretan, ordaindutako kopuru osoa itzuliko da.
- Itzultze eskaera aurkeztuz, azterketa egunaren ondorengo 7 egun naturaleko epearen barruan, betiere, egiaztatutako gaixotasun, lesio edo ezbehar bat (adibidez, lapurreta edo auto istripua) edo senitarteko baten heriotza(bigarren graduraino) eman bada.
Eskaerarekin batera eskaera justifikatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko da (Ikusi ‘dokumentazioa’ atala).
Kasu horretan, ordaindutako kopurua itzuliko da administrazio-tasei dagozkien 20 euro izan ezik (Aptis ESOL Advanced: 24 euro).
Dokumentazioa:
Zure matrikularen baliogabetzea eskatzeko, orrialdearen amaieran aurkituko duzun Baliogabetze Inprimakia osatu beharko duzu. Mesedez, kontuan izan ez direla emailez edo bestelako bideetatik egindako eskaerak izapidetuko.
Prozesuak aurrera egiteko, Inprimakiarekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
- Izen-ematea osatu ostean jaso zenuen ordainketa baieztapenaren mezuaren kopia.
- Ordainagiriaren kopia (ordainketa banku-transferentziaren bidez egin den kasuetan).
- Hala dagokionean, azterketara ez joateko arrazoiak justifikatzen duen agiri ofiziala:
- Mediku-ziurtagiri ofiziala, mediku ofizial batek sinatua eta zigilatua. Covid-19aren harremana duten kasuetan, formatu ofizialeko mediku-ziurtagiria lortzea ezinezkoa bada, bestelako agiriak aurkeztu ahal izango dira, adibidez, posta elektronikoko mezuak edo pantaila-irudiak.
- Heriotza-ziurtagiria / poliziaren agiria
Kasu guztietan, diru-itzulketak ordainketa egiteko erabili den sistema beraren bidez egingo dira.
Baliogabetze Inprimakia |