Communication Courses
©

British Council

Konfiantza irabazi ingelesez komunikatzeko

Gure Komunikazio ikastaroek, mintzamena eta idazmena lantzen diren jardueren bidez, ingeles hizkuntzaren hainbat alderditan erraztasuna bereganatzen lagunduko dizute. Taldeka zein bikoteka lan eginez, irakasleak orientatuko zaitu hizkuntz horretan duzun gaitasun guztia gara dezazun.

Ikastaroaren laburpena

Iraupena: 2-10 aste

Mailak: B1-C2

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan

Aukeratzen duzun esparru espezifikoaren arabera, Komunikazio ikastaroak lagunduko zaitu:

  • ingelesez hitz egiten duzunean hitz-jarioa eta zehaztasuna optimizatzen
  • ahoskera hobetzen
  • hiztegia zabaltzen
  • ingelesez hitz egiten eta idazten konfiantza irabazten 

Zure ikasketa aukerak

Gure Komunikazio ikastaroek, hiru hileko bakoitzeko, 20 eta 40 ordu bitarteko iraupena dute.

Ikusi zure hirian diren aukerak, ordutegiak eta prezioak: