Corporate English Solutions

80 urtetik gora daramatzagu enpresekin, gobernuekin eta hezkuntza-erakundeekin lanean, trebakuntza eta ebaluazio egokia, praktikoa eta erakargarria emateko.

 

Erakundeak arrakasta lortzeko trebatzen

Munduko erakunde nagusienekin lan egiten dugu ingelesezko ikastaroak, komunikatzeko gaitasun-programa profesionalak eta ebaluazioak sortzeko eta emateko. Gure trebakuntza-soluzio hedagarriak aurrez aurre edo sarean egin daitezke aditu tituludunekin.

Gure ikastaroak egokiak dira lan-bizitzan funtzio eta fase desberdinak betetzen dituzten profesionalentzat, baina baita ikasle, gradua lortu berri duten, hezitzaile eta lider seniorrentzat ere.

Elkarrekin arituko gara zure erakundearen helburuak ulertzeko, gaitasun-hutsuneak identifikatzeko eta zure denbora, aurrekontu eta lorpen-prozesuetara egokitzen den ikasketa-programa bat diseinatzeko.

Sortu zure programa pertsonalizatua

1. urratsa - Aholkularitza: elkarrekin arituko gara zure erakundeko gaitasun-hutsuneak identifikatu eta ikasketa-helburuak ezartzeko. Aholkularitza ingelesez edo zure hizkuntza hobetsian egingo da, posible den kasuetan.

2. urratsa - Diseinua: ikasketa-programa hedagarri eta pertsonalizatuak sortuko ditugu, zure langileei trebakuntza murgiltzaile bat emateko.

3. urratsa - Entrega: gure trebatzaile adituek emango dute ikastaroa, zuk behar duzunean eta nahi duzun moduan (aurrez aurrez, era mistoan edo sarean).

4. urratsa - Ebaluazioa: langilearen aurrerapena, trebakuntzaren inpaktua eta hobekuntza-tasa nolakoak izan diren azaltzen lagunduko dizugu, gure ebaluazio, panel eta txostenak erabiliz.

Erreserbatu doako aholkularitza

Gure ingelesezko eta gaitasun-trebakuntza profesionalen ikastaroak

Egin bat munduan ditugun 80 milioi ikaslerekin baino gehiagorekin, lantokian emaitza praktikoak eta jokabide-aldaketak ikusteko. Gure trebakuntza-ikastaro pertsonalizatu guztiek barne dituzte:

  • aurrez aurre, sarean eta era mistoan emateko aukerak;
  • lantokirako egokiak diren gaitasun jakinetan arreta jartzen duen trebakuntza;
  • trebakuntzaren inpaktuari eta hobekuntza-tasari jarraipena egiteko tresnak

Gure trebakuntza-soluzioak:

  • Komuniktzeko gaitasunen trebakuntza profesionala: ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunak hobetzen arreta jartzen duten ikastaro sorta eskaintzen dugu. Eta elkarrekin sortuko dugu zure erakundearen beharrak betetzen dituen eta produktibitatea hobetzen duen zuzendutako ikasketa-programa.
  • Ingelesa sarean: maila guztietako ikasleek autoikaskuntzako eskolen eta sarean zuzenean egiten diren eskolen artean aukeratu ahal izango dute. Eskola horiek munduko edozein txokotatik egin ahal izango dira, eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan.
  • Ingelesa aurrez aurre: eraiki konfiantza eta gaitasuna zure taldeetan, ikastaro pertsonalizatu eta murgiltzaile batekin. Zure ikastaroa gure trebakuntza-zentroetan, zure bulegoan edo aukeratzen duzun beste edozein aretotan eman daiteke, eta aukeratzen duzun orduan. Zurekin batera arituko gara zure langileen ingeles-gaitasuna ebaluatu eta langileentzat egokiak diren ikasketa-bideak sortzeko.

Lortu informazio gehiago (ingelesez) gure ingelesezko eta komunikazio-gaitasunei buruzko ikasketei buruz.

Azterketak eta ebaluazioak

Azterketak egiteko eta ebaluatzeko gure sistema teknologiko hedagarriari esker, talentu egokia kontratatu eta talentu hori mantentzen dezaten laguntzen diegu gure bezeroei, munduko erakunde desberdinetan onar ditzaten prestatzen ditugu ikasleak, eta trebakuntza-erabakiei buruzko informazioa eman eta haiek neurtzen laguntzen diegu enpresei.

Lortu informazio gehiago (ingelesez) azterketa- eta ebaluazio-soluzioei buruz.

Ikusi hau ere