Man taking notes about employability skills
©

British Council

LCCI (Londreseko Merkatal eta Industria Ganbararen) ziurtagiriak 

LCCI 2.mailako Enpleagarritasun Trebetasunak Ziurtagiria 

Nazioarte mailan aintzatetsia den ziurtagiri hau lan bila diren edota bere lanpostuan eraginkorrago izan nahi duten horientzat da. Ziurtagiri praktikoa da eta lan bila zaudenean edo edozein sektoretan lanean zaudenean, lanpostu generiko baterako beharko dituzun trebetasunetan oinarritzen da.

Bilborako ordutegiak eta prezioak 

IKASTARO MOTA IRAUPENA EGUNAK ETA ORDUTEGIA PREZIOA (€)
LCCI Enpleagarritasun trebetasunak 40 ordu

Arren, galdetu

520*

Zergatik aukeratu beharko nuke ikastaro hau? 

LCCIk Nazioarteko Ziurtagiriak eskaintzen ditu mundu osoko 120 herrialdetan diren erregistratutako 5.000 zentrok osatzen duten sare baten bidez. 

Enpresa arloarekin harremana duten ziurtagiri hauek mundu osoko enplegatzaile, unibertsitate eta bestelako erakunde profesionalen aintzatespena dute. 

Maila zuzena zuretzat

Ez dago ziurtagiri honetarako izena- emateko inolako betebehar formalik. Dena den, gutxieneko ingeles maila izan beharko duzu, HEEEBren B1 mailaren baliokidea, ziurtagiri honek eskatzen dituen komunikazio betekizunak betetzeko. 

Izena eman baino lehen, maila proba bat burutu beharko duzu.

Izena eman doako maila proba baterako Bilboko zentroan.

Zer lortuko dut ikastaro honetan?

Ziurtagiri honen xedeak dira:

  • Lan merkatuan sartzeko edo mantentzeko beharrezkoak izango dituzun ezagutza, ulermen eta trebetasunak ematea
  • Lan testuinguru batean lan egiteko beharrezkoak diren oinarrizko teknika eta trebetasunak garatzen eta hobetzen laguntzea
  • Zure lanpostuan arrakastatsu izateko funtsezkoak diren gaitasun eta jarrera pertsonalak garatzeko aukerak ematea

Nola ebaluatuko naute?

Ziurtagiri hauek ebaluazio praktiko eta aukera anitzeko azterketa baten bidez ebaluatzen dira. Ebaluazio praktikoa barne ebaluazioa da eta azterketa berriz, kanpo ebaluaziokoa.

Kanpoko estekak