Atzerrira joan nahi ikasi edo lan egitera? IELTS (International English Language Testing System) beharko duzu. Gure ikastaroetan azterketa honen inguruan jakin beharreko guztia ikasiko duzu eta baita emaitza hobeak lortzeko moduak.
Bilboko zentroan, lezio bakoitzak zure garapenean laguntzeko eta zure jariotasuna eta zuzentasuna garatzeko helburua du.
Bilboko zentrorako ordutegiak eta prezioak
IELTS azterketa prestatzeko ikastaro trinkoak eta tailerra hilero burutzen dira. Hurrengo datak konfirmatzeke daude.
IKASTARO MOTA | IRAUPENA | EGUNAK ETA ORDUTEGIA | PREZIOA (€) |
---|---|---|---|
IELTS ikastaroa - Asterketa apirilaren 8an (Ikasle kopuruaren arabera) |
20 ordu |
Martxoaren 14tik apirilaren 8ra Astearte eta Ostegunetan 18:30 - 21:00 |
280* |
IELTS ikastaroa - Asterketa ekainaren 3an (Ikasle kopuruaren arabera) |
20 ordu |
Maiatzaren 9tik ekainaren 1ra Astearte eta Ostegunetan 18:30 - 21:00 |
280* |
*Asterketaren prezioa ez dago barne
Informazio gehiagorako, arren, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zergatik aukeratu beharko nuke ikastaro hau?
- Mundu mailako 8.000 erakunde baino gehiagok onartzen dute IELTS hezkuntza, enplegu eta immigraziorako. IELTS da immigrazio kontuetarako, azterketaren bat eskatzen duten herrialdeetan, onartzen den azterketa bakarra.
- IELTS azterketa atzerrian izango duzun bizitza berrian zelan moldatuko zaren ingelesez ikusteko diseinatuta dago eta, hiru ordu baino gutxiagotan, ingeles hizkuntza-trebetasunak ebaluatuko ditu: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena.
- IELTSen ere zure mintzamenerako trebezia ebaluatzen da aztertzaile trebatu batek gidatuko duen aurrez aurreko azterketa baten bidez.
- IELTS mundu mailan ingeles hizkuntzaren ebaluazioan aditu diren pertsona nagusienetako batzuk diseinatu dute eta ziur izan azterketa honek zuzentasunez islatuko duela duzun ingeles maila.
MAILA ZUZENA ZURETZAT
IELTS 20 orduko ikastaro trinkoa
Ikastrao hau, gutxienez, 5 edo nota latuagoa lortu nahi duten ikasleei bideratu dago eta beraz, jada, badute B1 ingeles maila. Azterketa praktikatzeaz gain hizkuntzan sakondu nahi baduzu, hau izango duzu aukerarik egokiena. Hautagaiak prestatzen ditugu 'Academic' zein 'General Training' bertsioetarako.
Izena-eman baino lehen maila proba bat egin beharko duzu.
Izena-eman doako maila proba Bilboko zentroan egiteko.
ZER LORTUKO DUT IKASTARO HONETAN?
Gure ikastaroek lagunduko zaituzte:
- azterketara ohitzen eta azterketako ariketak modu kontrolatu batean praktikatzen esperientzia handiko irakasle baten laguntzarekin
- Azterketarako estrategia eta teknikak garatzen
- Ebaluatuko diren lau hizkuntza-trebetasunak praktikatzen: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena
- Zure gramatika, hiztegia eta ahoskera hobetzen
- Konfidantza garatzen eta mintzamen trebetasuna hobetzen bikoteka edo taldeka egindako ariketen bidez eta zure irakaslearen laguntza eta aholkularitzarekin.
- Azterketa egiteko prest zauden ala ez ikusten ebaluatutako ariketen aholkularitza saioen bidez.
NOLA EBALUATUKO NAUTE?
Azterketan izango diren antzeko ariketa eta edukien bidez. Feedback saio bat ere izango da ikastaroaren amaieran irakaslearekin zure garapenaren inguruan hitz egiteko.
ONURA GEHIGARRIAK
Eskaintzen dizugu:
- liburuak, aldizkariak, DVDak, egindako azterketak eta azterketarako baliabideak gure liburutegian
- ikaskuntzarako baliabide eskaintza zabala dure ikasleentzako atarian 50 orduko ikastaroan izena ematen baduzu
- hitzaldi, zine-gau, irakurketa talde eta lehiaketak bezalako jarduerak; eta gainera lagun batekin etor zaitezke!
- iPad eta arbel elektronikoak bezalako teknologia
- aholkularitza zerbitzua.