British Council Bilbao Aguirre Lehendakariaren Etorbidea 29, 2º 48014 Bilbao - Bizkaia
Telephone number
94 476 36 50
Telephone number
hello@britishcouncil.es

Argibideak

Zure ingeles maila hobetu nahi baduzu, behin British Council Bilboko ikastaro eskaintza ezagututa ez duzu aitzakiarik izango. Lau urteko haurretatik hasita zure beharretara egokituko den ikastaroa eskaini ahal dizugu. Adibidez, gure ikasleek bere ingeles maila hobetzeaz gain, ingelesa lan elkarrizketetan edota testuinguru legal edo profesional desberdinetan erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, urtero, gure 16 eta 22 urte bitarteko ikasleen %60 inguruk bere ingeles maila egiaztatzen du IELTS, Cambridge edo Aptis azterketen bidez: egoera horretan aurkitzen bazara, azterketak prestatu ahal izango dituzu gure ikastaro, mintegi eta doako simulazio frogen bidez.

Irakasleentzat online zein zuzeneko eskaintza zabala dugu. Ikastaro horien bidez, irakasleek bere komunikazio gaitasuna hobetu, bere profil profesionala garatu, irakaskuntza metodologia egokiagoak ezagutu eta amesten duten lanpostu hori lortzea ahalbidetuko dien ingeles maila egiaztatu ahal izango dute.

Ingelesesko klaseak baino askoz gehiago - English Extra

 British Council Bilbaoren eskaintza ohiko eskola egutegitik harago doa: gabonetan, aste santuan eta udan ere ikastaroak eskaintzen ditugu. Horiei esker, zure seme-alabek kirol, sukaldaritza, arte edota teknologia jardueren bidez ingelesa ikasten jarrai dezakete.

Bilbon ingelesa testuinguru lasai batean praktikatzearen aldeko apustua egiten dugu eta, horretarako, kulturaren inguruko hitzaldiak, aste tematikoak, guraso eta seme-alabentzako arte lehiaketak edota gure irakurketa erronka bezalako jarduerak antolatzen ditugu. 

Gehiago ikasi nahi? Erabili gure liburutegia diren baliabide didaktikoak edota guraso eta ikasleen atarian aurki ahal dituzunak. Gainera, irakasleekin hitz egin ahal izango duzu zure seme-alabaren ikaskuntza garapenaren inguruko balorazioa egiteko.

Aldi berean, ingelesaren ezagutza ere sustatzen dugu gure zentroetatik kanpo. Interesatuek doako ipuin kontalari saioak edo Let’s go to the movies programa bezalako jarduerez gozatzeko aukera dute. Azken hau, Guggenheim Museoari esker garatzen den ekimena da eta bertan, film eta dokumental desberdinak ikusteko eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera dago.

Ikastaroak ikasle gazteentzat

Ikastaroak ikasle gazteentzat

Gure ikastaroak ikasturte osoan zehar irakasten dira.

IKASTAROAREN IZENA IKASTAROAREN DATAK
Early Years (4-5 urte) 2021 Iraila - 2022 Ekaina
Primary (6-11 urte)  2021 Iraila - 2022 Ekaina
Secondary (12 - 17 urte)  2021 Iraila - 2022 Ekaina
Adults (18 urtetik gora)  2021 Iraila - 2022 Ekaina
Cambridge azterketak prestatzeko

Hiruhileko bakoitzean

21/22ko Ikastaroen datak, tokiak eta prezioak hemen

Beherapenak eskaintzen dira zenbait ikastaroetan. Arren, jo 'Nola ordaindu' atalera honen inguruko argibide gehiagorako. 

Ikastaroak helduentzat

Gure ikastaroak hiru hiruhilkoetan zehar antolatzen dira. Hiruhilko bakar batean, bitan edo hirutan izena eman ahal duzu eta hiruhileko bakoitzeko ordainduko duzu.

IKASTAROAREN IZENA IKASTAROAREN DATAK
IELTS azterketa prestatzeko Arren, galdetu

Ingeles helduentzat

1. Iraila - Abendua

2. Urtarrila - Martxoa

3. Martxoa- Ekaina

Cambridge azterketak prestatzeko

FCECAE eta CPE

1. Iraila - Abendua

2. Urtarrila - Martxoa

3. Martxoa- Ekaina

Corporate training

Arren, galdetu

Beherapenak eskaintzen dira zenbait ikastaroetan. Arren, jo 'Nola ordaindu' atalera honen inguruko argibide gehiagorako. 

Uda ikastaroak ikasle gazteentzat

IKASTAROAREN IZENA IKASTAROAREN DATAK
Primary, uda (6-11 urte) Ekaina eta Uztaila
Lower Secondary, uda (12 - 14 urte) Ekaina eta Uztaila
Upper Secondary, uda (15 - 17 urte) Ekaina eta Uztaila
Adults, uda (18 urtetik gora) Ekaina eta Uztaila
Cambridge azterketak prestatzeko (FCE eta CAE) udan Ekaina eta Uztaila

Beherapenak eskaintzen dira zenbait ikastaroetan. Arren, jo 'Nola ordaindu' atalera honen inguruko argibide gehiagorako. 

Uda ikastaroak helduentzat

IKASTAROAREN IZENA IKASTAROAREN DATAK
Cambridge azterketak prestatzeko (FCE eta CAE), uda  Ekaina, Uztaila eta Irailan
Ikastaro trinkoak Ekaina eta Uztailan

Beherapenak eskaintzen dira zenbait ikastaroetan. Arren, jo 'Nola ordaindu' atalera honen inguruko argibide gehiagorako.  

Harremanetan jartzeko eta kokatzeko datuak

Bezeroen harremanetarako ordutegia (Urritik Ekainera)

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara. 

SALBUESPENAK

•Abenduaren 10, gure zentroa itxita egongo da. Bakarrik arreta telefonikoa eta telematikoa eskainiko da.

•Abenduaren 22an eta 23an eta urtarrilaren 5ean, gure zentroa itxita egongo da. Bakarrik arreta telefonikoa eta telematikoa eskainiko da.

•Abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra arte eta urtarrilaren 7an gure zentroa itxita egongo da.

•Urtarrilaren 3an eta 4an ordutegi murriztuan irekiko dugu, 10:00etatik 15:00etara. 

Nola iritsi

Garraiobide publikoa: Metroa (Deustoko geltokia)

Datak eta nola ordaindu

Ikastaroaren data (2020/21)

Young Learners (4 - 18 urte)

Hiruhilekoak Iraileanan hasteko - Matrikula zabaltzen da
2020.ko Iraila  - 2021.ko Ekaina 2020ko Uztailan

Nola Ordaindu

Erretserbak: 50€ deskontatuko dira ikastaroaren azken preziotik.

Helduak: ordainketak hiruhilekoak hasi baino lehen egin behar dira. 

Young Learners: ikastaro osoa ordain daiteke aurretik edo bi (iraila eta urtarrilean) edo sei epetan (abuztutik urtarrila bitartean).

Uda ikastaroak: Kopuru osoa ordaindu behar da ikastaroa hasi baino lehen. 

Ordaindu ahal duzu:

  • Kreditu edo zordunketa txartela
  • Banku helbideratzea (Young Learners urte osorako bakarrik)
  • British Councilaren izenean luzatutako txekea
  • Banku transferentzia

DESKONTUAK

Honako deskontuak eskura ditzakezu ikastaro batean matrikulatzen zarenean: 

  • % 5ko deskontua familia bereko hiru kide epe berean ikasten ari direnean.