Mucho más que clases de inglés

English Extra -  Ingeles eskolak baino askoz gehiago

Eskoletan ikasitako ingelesa sendotzeko modurik onena egunerokotasunean eta aisian naturaltasunez txertatzea da. British Councilarekin bat egiten duzunean, zure helburuak lortzen lagunduko dizuten ingeles eskoletara joateaz gain, zure garapen akademiko zein pertsonala osatzen lagunduko dizuten doako hainbat zerbitzu eta jarduerez gozatzeko aukera izango duzu.

LIFE SKILLS WORKSHOPS

Egin aurrera zure ibilbide profesionalean zure curriculuma ingelesez idazten, zure lan-esparruan negoziatzen edo lanelkarrizketa edota bileretan moldatzen ikasteko tailerren bidez.

CONVERSATION CLUBS

Hobetu zure jariotasuna eta praktikan jarri eskoletan ikasitako guztia gure doako mintzamen saioetan. Egunerokotasuna duten gaien inguruan beste ikasleekin mintzatzeko eta hitz egitean konfiantza irabazteko aukera izango duzu.

FILM CLUBS

Ezagutu jatorrizko bertsioan ditugun zazpigarren artearen tituluen gure bilduma. Ingelesezko film batekin gozatzeaz gain, gure irakasleek gidatutako jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu British Councileko beste ikasleekin batera.

EXAM PRACTICE

First edo Advanced azterketak prestatzen ari zara? Presta zaitez egun handirako gure saioekin. Bertan, azterketa gainditzeko estrategia eta taktika erabilgarriak ikasiko dituzu

Ikusi zentro bakoitzean aukeran diren jarduera eta baliabideak :

BILBAO

ENGLISH EXTRA BILBON GAZTEENTZAT - MUCH MORE THAN ENGLISH CLASSES

ENGLISH EXTRA BILBON HELDUENTZAT - MUCH MORE THAN ENGLISH CLASSES