British Council berriz hasi da azterketa saioak egiten (Aptis, IELTS eta Cambridge) Estatu osoan zehar eta lehentasuna eman nahi diogu zure osasunari eta segurtasunari. Horretarako honako puntu hauek bermatuko ditugu:
- Hartu beharreko osasun eta segurtasun neurri guztien berri emango zaie hautagaiei azterketa aurretik.
- Azterketa burutuko den egoitza azterketa egin aurretik, azterketa bitartean eta azterketa amaitu ostean garbitu eta higienizatuko da.
- Gure azterketa egoitzetarako sarbideak kontrolatuta izango dira uneoro mentendu beharreko distantzia soziala errespetatzen dela ziurtatzeko.
- Azterketan izango diren hautagai guztien kopuruak ez du gaindituko ofizialki baimendutako gehienezko edukiera.
- Gure hautagaiek azterketa garbia eta aireberritua den gela batean egingo dute azterketa eta beste hautagaiekiko gutxieneko distantzia errespetatuz.
- Gure azterketa ikuskatzaile eta aztertzaileek babeserako ekipamendua izango dute betebehar ofizialak jarraituz
- Hautagaien edo azterketan lanean ari den kideren bat COVID-19 sintomak azalduko balitu azterketa burutzen denean, ezarrita dagoen protokoloa jarraituko da.