2005 eta 2006 urtetik hona, hurrenez hurren, bestelako erakundeekin elkarlanean aritu gara Erresuma Batuko lorpen zientifiko onenak sustatzen eta britaniar eta espainiar biztanlerian eragina izan dezaketen arazoen inguruko arreta publikoa pizten.
Arte eta Zientzien Hiria
Valentzian 'Astronomia' eta 'Egi zientifikoak' gaien inguruko hitzaldi sorta batean izan gara lanean Arte eta Zientzien Hiriarekin batera. Zorionez, beste hainbaten artean, Marek Kukula, Marcus du Sautoy, John Zarnecki edota Noel Sharkey bezalako goi mailako britaniar adituekin lan egiteko aukera izan dugu.
CIC bioGUNE
2006an Santiago Ramón y Cajalen Medikuntza Nobel Sariaren mendeurrena zela eta Bilbon CIC bioGUNE eta Fundación BBVArekin elkarlanean hasi ginen. Elkarlan honen ondorio dira, besteak beste, 'Aging and Cancer', 'Chemistry and Health', 'Rare Diseases' edota 'Can Medicine be Predictive?' jorratutako gaiak.
Kasu honetan, Sir Tim Hunt, Sir Tom Blundell eta Samar Hasnain Irakaslea izan dira gurekin izan diren goi mailako britaniar adituak