Juan Margalef, ganador de Famelab España 2018
©

FECYT

2005ko Times Cheltenham Science Festival delakoan sortua, FameLab munduan diren lehiaketa mota hauetako garrantzitsuenetako batean bilakatu da. Bere helburua zientzia eta ingeniaritza komunikatzaile gazteak garatzea eta babestea da.

2007an British Councilarekin sinatutako akordioari esker lehiaketa hau globala bilakatu da, egun, 5000 zientzilari gazte baino gehiagok parte hartzen duelarik 25 herrialde desberdinetan zehar. Cheltenham Festivalsek eta British Councilek ekainero burutzen ohi den Cheltenham Science Festivalen burutzen den FameLab International Final-a ekoizten dute. Alba Aguión-ek, gure espainiar ordezkaria 2016 ediziorako, pasa den ekainaren 9an burutu zen nazioarteko finalean bigarren postua lortu du.

Espainian, FameLab Spanish Foundation for Science and Technology (FECYT) erakundearekin batera antolatzen da La Caixa-ren 'Obra Social'aren eta gure media kide nagusia den Yahoo España-ren babesarekin.

Zergatik da garrantzitsua zientzia komunikazioa?

Zientzia gure egunerokotasunean azaltzen da non nahi. Nahiz eta gutxitan ohartzen garen, zientziak guazak ikasragarriak posible egiten ditu. Iragana ezagutze balio digu, orainan laguntzen gaitu eta etorkizuna hobetzeko aukera ematen digu.

Zientzian jaioa ez den entzuleriari zientzia modu erakargarrian eta ulergarrian komunikatzea mundu osoko ikerlarientzat hazten ari den lehentasuna da. Hau eginez, ez dute soilik zientzilarien inguruan den 'laborategian gauza arraroak egiten lanean den bata txuriko pertsona bitxia'ren estereotipoa aldatzen; zientziarako beharrezkoak diren diru publikoko inbertsioak ere justifikatzen dira. 

Zer eskaini dezake Erresuma Batuak?

Erresuma Batua munduko liderra da zientzia komunikazioaren arloan -badira programa akademiko desberdinak eta baita urtero burutzen ohi diren zientzia azoka zirraragarriak. Zientzia komunikazioa lanbide aintzatetsia da eta Erresuma Batuak zientzia komunikazioan duen esperientziak hedabideek gai hauek jorratzeko zuten modua aldatu du.

FameLab-eko finalistek irabaz dezaketen saririk garrantzitsuenetako bat alor honetan Erresuma Batuan diren profesional onenek irakasten duten zientzia komunikazio 'masterclass' batean izateko aukera da.

Zer gertatzen da Times Cheltenham Science Festival-an?

Erresuma Batuko Times Cheltenham Science Festivala sei egunetan zehar zientzia, ingeniaritza eta arteen inguruan burutzen den jarduera da eta Cheltenham Festivalsek antolatzen du. Jendeak munduan diren 300 zientzilari eta pentsalari nagusiak aurrez aurre izateko duen aukera bakanetako da. Festibal honetan, eztabaidak, zuzeneko esperimentuak eta ezusteko aurkikuntzak izaten dira. 

Urtero marka guztiak hautsi egiten dira festibal honetan, gero eta gehiago direlarik mundu osotik etortzen diren zientzilariak. Europa, Asia eta Afrikako finalistek bere artean lehiatzen dute zientzia komunikatzaile zirraragarri eta karismatikoena izateko.

Kanpoko estekak