Road to IELTS British Councilek eskaintzen duen online prestaketa ikastaro arrakastatsua da. Honen bidez, IELTS azterketarako prestaketarik onena lortuko duzu. Road to IELTs-ekin lortuko duzu:
- IELTSek dituen bi bertsioetarako, hots, Academic eta General Training bertsioetarako, online baliabideak.
- Praktikatzeko atalak, entzumen, irakurmen, idazmen eta mintzamen frogak prestatzeko e-book-ekin.
- Jada azterketa egin duten hautagai desberdinen aholkuak azaltzen dituzten bideoak.
- Irakasleen tutoretzak azterketan zer egin behar eta zer egin behar ez den azpimarratuz.
- Denboran neurtutako azterketa ereduak.
- 'Nire Garapena' izeneko atal bat zure maila munduan diren beste hautagaien mailarekin alderatzeko.
- 'Nire Profila' izeneko atal bat zure azterketa egunaren zehetasunekin.
Nola lagun nazake Road to IELTS-ek?
Road to IELTS-ek honako modu hauetan lagun zaitzake:
- Zure garapen pertsonala zein nolakoa den ikus dezazun berehalako feedback-a ematen dizu. Praktikarako azterketetako erantzun zuzenak, egin dituzun akatsak uler ditzazun.
- Azterketan egin beharreko lana hobetzeko aholkuak.
- Azterketa egunerako konfidantza hobetzeko aurreko benetazko azterketetan oinarritutako ariketak egiteko aukera.
Road to IELTS baliabideak, doako 10 ordurekin, probatu ahal duzu oraintxe bertan.
Gurekin IELTS azterketa batean izena ematen duzunean beste doako 20 ordu gehiago lortzeko aukera izango duzu.
Bestela, zuzenean jo dezakezu Road to IELTS: Full Version bertsiora e-learning produktu honen inguruan gehiago jakiteko, baita harpidetza aukeren ingurukoa ere.
Road to IELTS-en zein bertsio? | Zer lortuko dut? | |
---|---|---|
Road To IELTS : Test Drive | doako 10 orduko materiala eskuragarri guztiontzat | |
Road To IELTS : Last Minute | 20 orduko doako materiala (guztira 30) IELTS azterketa egiteko British Coouncilarekin izena eman duten hautagai guztientzat | |
Road To IELTS : Full Version | 120 orduko materiala aukera hau erostea erabakitzen duen edonorentzat |