Zure planak aldatzen badira edo ustekabeko egoeraren bat sortzen bada, baliteke IELTS azterketa bertan behera utzi edo azterketaren data aldatu behar izatea. Jarraian, gure ezeztapen-, diru-itzulketa- eta data-aldaketa-politika azaltzen da.

Orrialde honetako informazioa IELTS azterketei dagokie. IELTS for UKVI azterketa egingo baduzu, IELTS for UKVI Life Skills barne, kontsultatu IELTS for UKVI azterketetarako ezeztapen- eta data-aldaketa-politikari buruzko gure orria.

IELTS azterketaren baliogabetzea eta diru-itzulketak

IELTS azterketarako izen-ematea edozein unetan ezeztatu dezakezu, azterketa egin aurretik, Hautagaiaren Atariaren bidez. Dirua itzultzeko baldintzak ezeztapena noiz egiten duzun eta salbuespenezko egoerarik dagoen ala ez kontuan hartuta zehazten dira:

Ezeztapen data Diru-itzulketaren politika
Azterketaren data baino 15 egun edo gehiago lehenago Azterketaren tasaren %75 itzuliko da (%25 administrazio-gastu gisa atxikiko da).
Azterketaren data baino 14 egun lehenagoko epean Ez da dirurik itzuliko

Tokian tokiko legeriak baldintza onuragarriagoak eman diezazkizuke. IELTS azterketan izena eman duzun tokian indarrean dagoen kontsumitzaileen babeserako araudiak ezeztatzeko edo data aldatzeko baldintza hobeak ezartzen baditu, tokiko araudi hori izango da aplikagarria.

Espainian, online edo urrunetik eman baduzu izena eta kontsumitzailearen izaera baduzu, kontratu honi uko egiteko eskubidea duzu azterketa egin aurretik, ordainketaren berrespena jaso eta hurrengo 14 egun naturalen barruan, zure erabakia arrazoitu beharrik gabe, kontsumitzaileen babesari buruz indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

Eskubide hori baliatzeko, nahikoa izango da epea amaitu baino lehen jakinaraztea. Horretarako, Hautagaiaren Atariaren bidez egin dezakezu.

Kasu horietan, ordaindutako zenbateko osoa itzuliko dizugu (erabilitako ordainketa-metodo beraren bidez, besterik adierazten ez badiguzu), gehienez 14 egun naturaleko epean, inolako komisiorik edo itzulketa-gasturik aplikatu gabe.

Hautagaientzako salbuespenak

Azterketaren egunean gaixotzen bazara edo larrialdi pertsonalen bat baduzu, baliteke azterketa bertan behera utzi behar izatea. Kasu horretan, salbuespenezko egoerengatik kontuan hartzeko eskaera aurkez dezakezu zure azterketa-zentroan.Horri esker, ordaindutako zenbatekoa beste data batera transferitu edo, zenbait kasutan, dirua itzultzea eskatu ahal izango duzu.

Honako egoera hauek salbuespenezkotzat hartzen dira:

  • esperientzia traumatiko bat
  • familia edo etxe krisi bat
  • saihestu ezin den legezko edo betebehar militar bat
  • azterketara joatea edo normaltasunez egitea eragozten dizun gaixotasun larria
  • senide baten heriotza edo zailtasun handiko beste edozein egoera
  • istilu zibilak edo muturreko eguraldi-baldintzak

Salbuespenezko egoeraren eskaera azterketa egin aurretik edo, bertaratu ezin izan bazinen, azterketaren datatik bi egun natural igaro arte aurkez dezakezu. Emaitzak argitaratu ondoren ez da eskaerarik onartuko.

Zure azterketa-zentroarekin zuzenean harremanetan jarri behar duzu, eskaera justifikatzeko beharrezko informazio guztia eta dagokion egiaztagiria aurkeztuz. Zentroak zure kasua aztertuko du eta idatzizko eskaera osoa jaso eta zazpi laneguneko epean erantzungo dizu.

Eskaera onartzen bada, dirua itzuli edo azterketaren data aldatu ahal izango duzu. Zenbait kasutan, administrazio-tasa bat aplikatu ahal izango da. Kontuan izan diru-itzulketak izapidetzeko 4 eta 6 aste bitarteko epea behar izan dezaketela.

Salbuespenezko egoeraren eskaera egiteko, jarri harremanetan zure azterketa-zentroarekin eta aurkeztu ezeztapen-eskaera, dagokion egiaztagiriarekin batera.

Azterketa-zentroaren salbuespenak

Zenbait egoeratan, azterketa-zentroaren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiengatik, azterketa bertan behera utzi eta beste data batera atzeratu behar izan dezakegu. Egoera horien artean daude, besteak beste, muturreko eguraldi-baldintzak, hondamendi naturalak, istilu zibilak, lan-gatazkak edo ezinbesteko arrazoiak.

Halakoetan, zure azterketa-zentroak ahalik eta lasterren jakinaraziko dizu, eta aukera hauek eskainiko dizkizu:

  • ordaindutako zenbateko osoa itzultzea, edo
  • azterketa komeni zaizun beste data batera aldatzea

Azterketa beste arrazoi batzuengatik bertan behera uzten edo atzeratzen bada ,adibidez, hutsegite teknikoengatik, azterketa-lekuarekin lotutako arazoengatik edo ingurumen-faktoreengatik, azterketa-zentroak ahalik eta lasterren jakinaraziko dizu, eta dirua itzultzeko edo azterketa beste data batera aldatzeko aukera emango dizu.

IELTS azterketaren data-aldaketak

IELTS azterketa erreserbatu baduzu eta data aldatu behar baduzu, zure erreserba beste deialdi batera transferitu dezakezu. Aplikatuko diren baldintzak eskaera egiten duzun unearen araberakoak izango dira.

Data-aldaketa eskaeraren unea Data-aldaketaren politika
Azterketaren data baino 15 egun edo gehiago lehenago Doako data-aldaketa
Azterketaren data baino 5 eta 14 egun artean Data-aldaketa baimenduta. %25eko administrazio-tasa aplikatuko da
Azterketaren data baino 5 egun baino gutxiago lehenago Ez dira data-aldaketak onartuko. . Eskaera guztiak ezeztapen gisa tratatuko dira, eta ohiko diru-itzulketa-baldintzak aplikatuko dira.

Data aldatzeko eskaera egiteko, sartu Hautagaiaren Atarian eta jarraitu «Manage my booking» atalean agertzen diren jarraibideak.