IELTS azterketarako prestatzen ari al zara?

Ingelesa lehen hizkuntza duen herrialde batera joan nahi al duzu ikastera edo lan egitera?

Bartzelonatik, Bilbotik edo Madriletik gertu bizi al zara?

Atsegin handiz partekatzen dugu aukera zirraragarri bat zure IELTS azterketarako prestakuntza gehigarria eta doakoa jaso dezazun. British Councilek IELTS Trial Testing saioak antolatuko ditu Bartzelonan, Bilbon eta Madrilen irailean eta urrian zehar. Saio horiek derrigorrezkoak dira IELTZ zentro guztientzat eta azterketako gure galdera-bankuaren zehaztasuna, zailtasuna eta fidagarritasuna ebaluatzeko erabiltzen dira.

Nola lagun zaitzake Trial Test-ak zure IELTS azterketa prestatzen?

IELTS Trial Test-ak aukera ezin hobea dira IELTS azterketa egin behar duten horientzat edo etorkizunean azterketa egin nahi duten horientzat. Bertan, beren jarduna eta esperientzia probatzeko aukera izango dute, benetako azterketaren antzeko ingurune batean. Parte-hartzaileek beren indarguneen eta ahulezien inguruko iruzkinak eta orientazioa jasoko dute. Egiten dituzten probak IELTS aztertzaile ofizialek zuzenduko dituzte. IELTS Trial Test-ak doan eskaintzen dira.

Argibide gehiago:

  • IELTS Trial Test-ak paperezko bertsioan bakarrik egiten dira. 
  • Edozein IELTS azterketarako (paperean, ordenagailuan edo IELTS for UKVI) izen a eman duten hautagaiek edo etorkizunean izen a eman nahi duten horiek parte hartu ahal dute saio horietan.
  • IELTS Trial Test-ek entzumena, irakurmena eta idazmena ebaluatzen dute. Mintzamen proba ez da saio hauetan egiten.
  • IELTS Trial Test-ak British Councilen egoitzetan egiten dira, Bartzelonan, Bilbon eta Madrilen.

 

Emaitzak

Emaitzak proba egin eta hiru asteetara argitaratzen dira. Hiru emaitza emango zaizkie parte-hartzaileei: 

  • Entzumena (Listening): Puntuazio-banda adierazlea.
  • Irakurmena (Reading): Puntuazio-banda adierazlea.
  • Idazmena (Writing): Puntuazio-banda adierazlea.

Nola eman ahal duzu izena IELTS Trial Test-en Bartzelonan, Bilbon edo Madrilen? 

Saio hauetan parte hartu nahi izanez gero, sakatu esteka honetan Bartzelonako saiorako, esteka honetan Bilboko saiorako eta beste honetan Madrilgo saiorako eta idatzi harremanetarako zure datuak. Kontuan izan saio hauetan eskaintzen diren plazen kopurua oso mugatua dela.

Informazio hau interesgarria izango zenuela espero dugu eta gure IELTS Trial Test saioren batean elkar ikustea espero dugu! 

IELTS Trial Test prepare